Petro ezkertiarraren garaipen historikoa Kolonbian

  • Itun Historikoa koalizioko buruak atzean utzi du Rodolfo Hernández enpresaria, aurrekaririk gabeko garaipenean: sekula boto gehien lortu duen presidente bilakatu da Gustavo Petro. Munduko 20 herrialderik biolentoenetako bat izateaz gain, AEBen eta bere politika neoliberalen ikuspegitik azken hamarkadetan berebiziko garrantzia izan duen herrialdea da Kolonbia.

Gustavo Petro eta Francia Márquez, igandeko emaitzak ospatzen.

2022ko ekainaren 20an - 08:06

Gustavo Petro aukeratu dute Kolonbiako presidente ekainaren 19an egin diren hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen %50 baino gehiagorekin. Itun Historikoa izeneko koalizio ezkertiarreko liderrak, zehazki, botoen %50,69 lortu ditu, botoen %94,57 zenbatuta.

Uribismoak itxaropena zuen Rodolfo Hernandez enpresariak irabaziko zuela, baina botoen %47,04 eskuratu du. Honenbestez, mugarria jarri dute munduan indarkeria-maila handieneko bat pairatzen duen herrialdearen historian. Sekula ez zuen ezkerreko hautagai batek irabazi presidentetza.

"Kolonbia eraldatzeko agindu historikoa da gaurko garaipena. Duintasunagatik, justizia sozialagatik eta ingurumen justiziagatik, gure askatasunagatik. Osotasun eta gardentasun konpromisoa hartzen dugu. Bizitzaren aldeko mandatua izango da", adierazi du Francia Marquez presidenteordeak.

"Gaurkoa herriarentzat jai eguna da. Ospa dadila lehen garaipen herrikoia. Aberriaren bihotzean gainezka egiten duen alaitasun horrek arindu ditzala pairatutako hainbeste sufrimendu. Garaipen hau Jainkoarentzat, Herriarentzat eta bere historiarentzat. Gaurkoa kale eta plazen eguna da", esan du Petrok Twitterren.

Petroren programak eredu ekonomikoa errotik aldatzea proposatzen du, nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioaren bultzadan oinarrituta, desberdintasunari aurre egin ahal izateko nekazaritza-erreforma egin ondoren. Kolonbian, lurren erdia baino gehiago %2 pribilegiatu batzuen esku dago.

Hauteskunde-egunean Petroren alderdiko bi militante eta buruzagi sozial hil dituzte Guapi eta El Patía udalerrietan, Cauca departamenduan.

Emaitzak jakin berritan dozenaka milaka lagun kalera atera dira Kolonbia osoan aldaketa politikoa ospatzera. Jarraian zenbait bideo:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude