Urteko 49. sarraskia Kolonbian: Awá herri indigenako hiru lagun hil dituzte, tartean lider sozial bat

  • Giza eskubideen urraketen behatoki gisa lan egiten duen Indepaz elkarteak igandean salatu du Kolonbiako enegarren sarraskia. Ekuadorrekiko mugatik gertu, Nariño departamentuko Tumaco herrian, Awá jatorrizko herriko hiru pertsona hil dituzte, tartean gobernadore-ordea.


2022ko uztailaren 04an - 11:47
Awá herriaren aurkako biolentzia ez da berria. Zenbait hilabete beste lider sozial bat hil zuten. Argazki hau artxibokoa da, haren hiletakoa.

Indepazen arabera, Awa jatorrizko herriko antolakunde politiko nagusia den UNIPAko (Unidad Indígena Del Pueblo Awá) hiru pertsona hil dituzte. Eraildakoen artean dago Juan Orlando Moreano, Awá Inda Sabaleta babeslekuko gobernadore ordea.

Awa komunitateko kideak bilera bat egiten ari ziren, Kolonbiako El País hedabideak azaldu duenez, giza eskubideen urraketen egoera aztertzen. Bilera amaitu eta etxera abiatu direnean, armatutako pertsona batzuk azaldu eta hil egin dituzte hiru kideak.

UNIPAk zabaldu duen irudia.

Nariño departamentua da Kolonbian koka landarearen plantazio gehien dituen lekua eta ohikoak dira legez kanpo dabiltzan kartelen arteko tira-birak, bai beren artean, baita herri indigenekin ere, lur hauen kontrolaren harira.

Kolonbiako agintariek adierazi dutenez, Nariñoko departamentuan honako talde armatu hauek daude aktiboan: Oliver Sinisterra Frontea, Alfonso Cano Mendebaldeko Bloke komandantea, eta Los Contadores izeneko taldea.

Kolonbian egoera humanitarioa dramatikoa da, aurten jada 96 lider sozial hil dituzte, 176 pertsona orotara eta azken hau 49. sarraskia dela zenbatu dute.

Hemen azpian Awá herriari buruzko bi bideo, gaztelaniaz.

Eta egiten duten lan politikoaz.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude