Ezkerra nagusi Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian

  • Gustavo Petro ezkerreko hautagaiak lortu du boto gehien (%40,32) Kolonbiako hauteskundeen lehen itzulian. Rodolfo Hernandez hautagai milioidun populistarekin (botoen %28,15 lortu du) lehiatuko da bigarren itzulian, ekainaren 19an. Lehiatik kanpo geratu da Federico Gutierrez eskuineko hautagaia.

Petro eta bere lantaldea, igandean emaitzak ospatzen.

2022ko maiatzaren 30an - 08:22

Gustavo Petro, Pacto Histórico koalizioko hautagaia, M-19 Apirilaren 19a Mugimenduko gerrillari ohia da, eta Bogota hiriburuko alkate ohia. Aurreikuspenak beteta, hura izan da nagusi lehen itzulian, baina ez du botoen %50 lortzerik izan. Bigarren itzulian babes handiagoa beharko du eskuina gainditzeko. Adituek diote zaila izango duela, bere hautagaitzak tarte txikia duelako "hazteko", Hernandezenak ez bezala. Rodolfo Hernandez populista, Liga de Gobernantes Anticorrupción mugimenduko hautagaia, ingeniaria da, eta Bucaramanga hiriko alkate ohia.

Petroren hitzetan, lehen itzulian lortutako garaipena "Ivan Duque presidentearen proiektu politikoaren eta uribismoaren porrota" da, eta agindu du "aro berria" hasiko dela Kolonbian. "Ustelkeria ez da Tik Tok-eko esaldien bitartez borrokatzen", adierazi du, zeharka erreferentzia eginez Hernandez aurkariari. Hark ere esan du "aldaketa" abian dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude