Nazioartea > Asia > Japonia

Kanal guztiak
  x Itxi
'Berriaren' 15.urteurrena
Aquarius ontzia
Ekonomia
emakume eta gizonen arteko desberdintasunak
emakume eta gizonen desberdintasunak
English
etxeko langileak
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
greba
Historia
Ingurumena
Iritzia
kapitalismoa
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Japonian 2020ko Olinpiar Jokoak hasterako estreinatuko ote dute Tokioko Narita aireportuaren hirugarren pista? Agintariek proiektuari ekin eta 50 urte geroago, osatu ezinik segitzen dute beren lurrari eta lanbideari uko egin nahi ez dioten baserritarren erresistentzia dela medio. Jasandako presioengatik edo diru beharragatik amore eman badute gehienek, bakan batzuek eusten diete baratzeei bizirik. Hegazkinez inguratuta aitzurrean, erresilientzian maisu.

Japonia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Japonia
Sakonean
2017-07-16 | Reyes Ilintxeta
Iker Alvarez, itzultzailea
"Japonian bakardadea arazo nazionala dela esango nuke"

Burua makurtuz agurtu gaitu Iker Alvarez itzultzaile Japonia zaleak. Elkarrizketak aurrera egin ahala gero eta urratuagoak ditu begiak edo nire irudipena izan ote da?


Aztarna erromatarrak Okinawan

Okinawa uhartean (Japonia), zehazki Urumako Katsuren gazteluaren arrastoetan egindako indusketa lanetan, K.o. III. eta IV. mendeko kobrezko lau txanpon erromatar aurkitu dituzte.


Onna-bugeishen oinordekoak gara emakume ezpata-dantzariak

Gehienetan itzalean ezkutatu dizkigute, baina emakume samuraiak ere izan ziren. Ezpata hil ala biziko borrokan dantzatzen zuten emakumeak. Samuraien borroka moldea, trajikoa bezain estetikoa zen, Kenshibuak irudikatzen duen moduan. Izan ere, musika tradizionala eta poesiaz jantzita, samuraien ezpata mugimenduak oinarri dituen dantza da Kenshibua. 


Mila urteko zerrenda japoniarrak

Japonia, 966. urte inguruan. Sei Shonagon idazle, poeta eta gortesaua jaio zen. Fujiwara no Teishi (Sadako izenez ere ezaguna) Heian aroko enperatrizaren zerbitzura jardun zuen. Ezer gutxi dakigu emakume horren bizitzari buruz, bere idatziez gain. Burkoaren liburua bilduma idazteagatik da bereziki ezaguna. Lan horretan egileak enperatrizaren eta gortearen berri jaso zuen. Hainbat poema ere bildu zituen, baina, bereziki, zerrendak nabarmentzen dira liburuan; batzuk bitxiak dira oso eta beste... [+]


Sorterriak baino hizkuntzak ematen digu nazio nortasuna

Munduko hainbat herrialdetan egindako ikerketa baten ondorioa da. Herritarrei nazio nortasunaren ezaugarri garrantzitsuena zein den galdetu zaie, eta lehen postuan geratu da nazio hizkuntza.


Antzinako Erromako manga

Mari Yamazaki manga egileak Thermae Romae komikiaren hamar milioitik gora ale saldu ditu. Egungo Japoniara bidaiatzen duen terma-ingeniaria da protagonista. 


2017-01-22 | Garazi Zabaleta
... eta jaki ekologikoak soilik jango bagenitu?

Esperimentua egin du Japoniako Greenpeacek bi familiarekin: hamar egunez, jaki ekologikoz soilik osatutako dieta jarraitu dute partaideek. Nola eragin ote du horrek beren osasunean?


Japonian badute ARGIAren berri

Sho HAGIO izena du ARGIAko harpidedun japoniarrak. Fukuoka probintzian bizi da, Tokiotik 1.000 kilometrora, eta han jasotzen du aldizkaria. Orain aste gutxi Karel Sterckx flamenkoari egin genion galdera bera bota diot emailez japoniarrari ere: nola eta noiz ikasi duzu euskaraz, eta nolatan zara ARGIAko harpidedun?

Euskal Herrian izana da Sho, lehen aldiz 1984an, unibertsitateko ikasle zela. Egonaldian zehar gazte euskaldun batzuekin egin zuen harremana, eta haien bitartez ezagutu zuen ARGIA... [+]


Liburuak salbatzeko su-etena

Japonia, 1534ko ekainaren 3a. Hosokawa Fujitaka –Yusai “izen artistikoa” erabiliko zuen aurrerago– jaio zen gerra zibilen garai betean, Japonia barne gatazka amaigabeetan ahultzen ari zela. Garai onak ziren borroka lanbide zuten samuraientzat, eta Hosokawaren gerlari dohainak baliatu zituzten, lehenik, Ashikaga dinastiako azken shogunek eta, aurrerago, Oda Nobunaga daimyo konkistatzaileak eta haren oinordeko Toyotomi Hideyoshik. Horrez gain, te zeremonian maisua,... [+]


Ping-pongean egin nahi eta erromatar villa topatu

Wiltshireko (Ingalaterra) familia batek aletegi zaharrean elektrizitatea instalatzea erabaki zuen berriki, seme-alabek ping-pongean aritzeko argia izan zezaten. Irwindarrek kableak lur azpitik igarotzea nahi zuten, eta asmo horrekin lorategia hondeatzen hasi zirenean, elektrikariek mosaiko batekin egin zuten topo ezustean.

Ondoren, Historic England erakundeko eta Salisburyko Museoko arkeologoek baieztatu zuten mosaikoa K.o. 175 eta 220 urteen artean eraikitako erromatar villa handi baten... [+]