Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

  • Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


2023ko abuztuaren 23an - 07:52
Azken eguneraketa: 2023-08-24 11:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eguraldi baldintzak egokiak izatea zen isurketa hasteko baldintza, eta hori betetzen dela ondorioztatu ondoren, Japoniako Gobernua ostegun honetan hasi da Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen. Guztira zentralean 1,34 milioi metro kubiko daude pilatuak. Fumio Kishida lehen ministroak erabaki hori Tepco konpainiak "isuriaren segurtasuna" egiaztatu ondoren hartu dutela adierazi du.

IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak oniritzia eman dio urak isurtzeko planari, "apurka-apurka eta era kontrolatuan" isuriko dutelakoan, eta ingurumenean eta giza osasunean inpaktu "hutsala" eragingo duela zehaztuz.

Desadostasunak dakarzkien erabakia

Herrialdeko arrantza sektoreak eta talde ekologistak erabakiaren aurka agertu dira, eta ehunka lagun elkartu dira Japoniako Parlamentuaren egoitzaren aurrean. Arrantza sektoreak bere produktuen izena kaltetu dezakeela adierazi du. Ura hondakin erradioaktiboz kutsatuta dagoela ohartarazi dute, eta erreaktoreak hozteko edo instalazio nuklearren barruan iragazteko erabili dezaketela ere diote. Inguruko herrialdeen kasuan, Txina Tokioren erabakiaren aurka agertu da, baita hasieran Hego Korea ere, baina azken asteetan iritziz aldatu, eta erabakia babestu du.

Beste aukerarik ez dela aztertu deitoratu du Ken Buesseler itsaso radiokimikariak ere, salatuz "bakarrik erantzun azkar eta merkeena" nahi dutela.


Fukushimako istripua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...