Euskal errepublikaren aldeko manifestazioan gehiengo sozial independentista aldarri

Independentistak sareak Hispanitatearen egunean Espainiako Estatuaren “ukazioa eta inposizioa” salatzeko manifestazioa egin zuen Bilbon Gora Euskal Errepublika! lemapean.

'Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?' Mahai-inguru musikatua gaur

Usurbilgo Sutegi kultur etxean izango da mahai-inguru musikatua, irailaren 24an arratsaldeko 19:00etan. Asier Blas Mendoza politologoa eta Iñaki Antiguedad Auzmendi Amaiurko parlamentari ohia. Carles Belda soinujole katalan-euskaldunak jarriko ditu doinuak

Espainiako Gobernua Leitzako Udalaren atzetik bandera espainola estaltzeagatik

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak Leitzako Udalaren aurka egin du, Sinboloen Legea ez betetzea leporatuz. Iragan larunbatean Independentistak Sareak Independentzia Eguna antolatu zuen Leitzan. Egun horretan Kataluniako bandera independentista batek udaletxeko Espainiako bandera estali zuela eta, deliturik dagoen aztertzeko eskatu diote Nafarroako Auzitegi Goreneko Fiskalari.

Independentzia Eguna ospatuko dute Leitzan larunbatean

Leitzako Independentistak sareko kideek 'Independentzia eguna' antolatu dute abuztuaren 9rako, euskal mugimendu independentista bultzatu asmoz. Aldarrikapena eta festa uztartuko duen egun osoko egitaraua prestatu dute.

PSOEko buru berriak independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarri ditu

PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.

Galiziako gazte erakundeek independentziaren aldeko manifestazio bateratua deitu dute

Galiziako gazte eragile independentista eta ezkertiarrek bat eginda manifestazioa deitu dute independentziaren alde. Iazko uztailaren 24an antolatu zuten lehenengo aldiz mobilizazio bateratua, Espainiako Estatuaren, kapitalaren eta patriarkatuaren aurka eta independentziaren alde. Aurten ere egun berean egingo dute mobilizazioa Santiago de Compostelan.

Independentzia bozkatu egiten da

Orreagak noizbehinka Baltikoko estatuak erabili izan ditu bere muturreko ideologia eta ideak zabaltzeko (nahiz eta kontatzen dutena zerikusi gutxi izan errealitatearekin).

Egigurenen keinu eta probokazioak Iru˝ean

Jesus Egigurenek bere liburu berria (Euskal Herria. Por un nuevo Nacionalismo , vasquismo y navarrismo) Iruñeko Katakraken aurkeztu zuen Aralarreko buru Patxi Zabaletak aurkeztuta eta aretoa beteta.

Sezesio prozesuak konparaturik: lidergoez eta erabakitze eskubideaz

Ezegonkortasun garaiak behar dira independentzia eskuratzeko. Espainia askotariko krisi sistemiko bat ari da bizitzen: politikoa, instituzionala, ekonomikoa eta soziala. Mendebaldeko herrialde batean gertatzen ohi ez diren tamainako ezegonkortasun egoera bizi da Espainian.

Aberri Eguneko termometro epela

Aberri Egunak euskal independentismoaren termometro izan nahi bazuen, tenperatura aldakorra antzeman zen igandean. Independentistak sareak 25.000 lagun elkartu zituen Iruñeko kaleetan EH Bilduren parte hartzearekin eta EAJk Bilbon ospatu zuen. Mezuetan batasunik ez.

Kalea da erronka

Zer harreman du Etxarriko erreferendumak Eskoziarekin? 700 urte eta gero historiari buelta ematea eskura dute eskoziarrek, euren eta euren ondorengoen oraina eta etorkizuna eraikitzeko aukerarik onena begi bistan dute. Eta kalea? Kalea hutsik dago.

Etxarri Aranatzen %94 independentziaren alde, %42ko parte hartzearekin

1.990 herritarretatik 851k (%42,76) hartu dute parte bozketan: 804 lagunek (%94) Euskal Herriaren independentziaren alde bozkatu dute, eta 18k aurka [Bideoa: Ahotsa.info].

Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriko sezesio prozesuak konparaturik: berritasuna eta subjektua

Deskolonizazio prozesuak alde batera utzita, historikoki estatu independente berrien sorrera gerren ondorioa izan da nagusiki, horrek ez du esan nahi denak independentzia gerrak izan direnik.

Sezesio prozesuak konparaturik: Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria

Nork ez ditu entzun bere inguruan katalan prozesuarekiko mespretxuzko edota konfiantza faltazko komentarioak? Batzuetan harropuzkeria askorekin eginikoak izan dira, adibidez esanez oportunista batzuk direla Katalunian independentismoa oso ahula izatetik bat-batean nagusi izatera pasatu delako.

Euskal gazte auzipetuen ekitaldiak bertan behera Madrilen, "eskuin muturraren presio eta mehatxuengatik"

Yesca Gaztelako gazte independentisten kolektiboak salatu duenez, eskuin muturreko presioengatik geratu da bertan behera auzipetutako euskal gazteek Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eman behar zuten hitzaldia.

Euskal Herriaren independentziaz
herri galdeketa Etxarri Aranatzen

Apirilaren 13rako herri galdeketa deitu du Etxarri Aranatzeko plataforma batek bizilagunei Euskal Herriaren independentziaz galdetzeko. Galdera zehatza urtarrilaren 4ko batzar irekian adostuko da.

Durangon astebururako deitutako aldarrikapen ekimen nagusiak

Hainbat eragilek astebururako deialdiak egin dituzte Euskal Liburu eta Diskaren Azokaren testuinguruan. Hortaz, aldarrikapen gune bilakatuko da Durango datozen egunotan.

Sindromeak

Bigarren mailako zelaietan jokatzen ikusten du bere burua eroso EAJk. Bigarren mailako lehiaketan. Lehen mailakoak izu eszenikoa ematen dio. EAJren ideologian independentzia amets kimerikoa da. Hau da, neuk ere badut gure etxeko egongelako horman Everest mendia agertzen den argazki ederra....

Euskal estatua, nola eta nolakoa

Euskal Nazioa osatzen duten herritarren elkartea da Euskal Herria. Politikoki, Euskadi izena duen Nazioa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa biak, Lapurdi eta Zuberoak osatua. Nazio kontzientzia duen herriari, zer izan nahi duen erabakitzeko eskubidea dagokio, nazioartean funtsezko giza eskubidetzat aitortua: autodeterminazio-eskubidea.

Zaila, baina izango da

Kataluniak Estatua lortzeko prozesua bere azken fasean sartu da, seguruenik konplexuena eta korapilatsuena. Kosta ahala kosta herritarrak burujabetza kontsulta batera deitu behar ditugu, eta egoera horren mugara iristen garen neurrian, posizioak gero eta gehiago definitzen dira.

Indepen... zer?

Euskal jendea oso galduta ikusten dut independentziaren gaiaren aurrean, eta harritzen naiz, zeren, teorian, independentziaren bidea jorratzeko sortu zen ETA, eta PNVren lan instituzionalak ere helburu hori agertu izan du, lotsati eta urtean behin bada ere, jomuga.

Independentzia epeka, zatika?

Ikuspegi aldaketa sakon eta zabala gertatzen ari da Euskal Herrian independentziaren aitzin. Afera ez da zenbaki esparruan mugatzen.

"Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da"

Asko hitz egiten da independentziaz, eta helmuga horretara iritsi nahi duenak badaki bidea langaz betea dagoela. Bide horretako oztopoez, aukerez, eta  kontraesanez, aldiz, gutxi hitz egiten da. Hori da orrion helburua, horietan sakontzea. Egoera aldatzen ari da Europan, hor dira Kataluniako eta Eskoziako kasuak, eta Euskal Herriari ere zabal dakioke bere leihoa. Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren burua. 

Espainiako armadako jeneral batek Katalunia erasotzeko aukera iradoki du

Otsailaren 6an Madrilen Espainiako Konstituzioari eta armadari buruzko konferentzia egin zuten. La Tribune egunkari frantziarrak dioenez, “erreserban dauden hainbat ofizialek hitza hartu zuten”, tartean Juan Antonio Chicharro generalak. “Kezka sentsazio orokorra adierazi zuen, beldurra, segurtasun eza eta nahasmena Espainiako armadan Kataluniaren balizko sezesioaren aurrean”.

Aljeria 1962, Katalunia 2014

Txiki Benegas, PSOEko diputatua (El Pais, 2013-2-21): “Espainiar lurraldearen zati bat banatzeko proposatzen den erabaki eskubide hori ez da eskubide bat; nahi bat izan daiteke, helburu edo aldarrikapen politikoa, baina ez eskubidea”. Arrazoi askok eragin zuten XX. mendeko...

Italiako hauteskundeei begiratu independentista

Igandean eta astelehenean izango diren Italiako hauteskundeetan parte hartuko duten mugimendu autonomista eta independentisten analisi bat egin du vilaweb.cat webgune kataluniarrak. 630 diputatu eta 315 senatari aukeratuko dituzte, eta guztira 184 hautagaitza aurkeztu dira, horietatik batzuk euren lurraldearentzat beste estatus bat eskatzen dutenak. Zaila izango dute ordezkaritza lortzea, bozken %4a lortu behar baitute.

Legeetatik at, legea hautsi barik

Katalunian hasi da independentziaranzko oztopo lasterketa. Orain, gobernuak badu legitimitate instituzionala erreferenduma deitzeko eta ez nolanahiko gehiengoarekin: 85 adierazpenaren alde eta 41 aurka (gehi CUPeko bi abstentzio). CiUren eta ERCren akordioaren arabera, erreferenduma 2014an...

Kataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz

Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testaua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben bertan, eta hemen egindako beste itzulpenak.

Kataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du

Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek "baiezko kritikoa" eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.

Azawad

Nikaraguan igarotako egunetan ahaztu ezin ditudan ikasgai ugari barneratu nituen betiko. Horietako bat nire lagun estatubatuar batek esaten zidana: guztiz arriskutsua zela herri horrentzat mundu mailako albistegietan izan ondoren, bat-batean isiltasuna ezartzea lurralde horren inguruan....
Multimedia

2014-09-25  |  Independentismoa

"Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du Euskal Herriak?"

Argia Eguna berotzeko, Euskal Herriko independentziari buruzko mahai ingurua antolatu dugu Usurbilen. Asier Blas politologoa eta Iñaki Antiguedad hidrogeologoak egoera analizatu dute, Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak gidatutako mahai-inguruan. Lurraldetasuna, EAJ eta EH Bilduren arteko...

2014-07-17  |  Independentismoa

Hegemonia / Borroka ideologikoaren kimu berriak

Andoni Olariaga filosofoak 2013ko Gazte Danbadan hegemoniaren eta borroka ideologikoaren inguruan emandako hitzaldia duzue honakoa.

2014-04-23  |  Independentismoa

Nola lortu Estatua?

Joseba Ariznabarretak emandako hitzaldia, UEUk antolatuta.

2014-04-03  |  Independentismoa

500 urte estrategiarik gabe: gogoeta eta burutazio politikoak

Larraitz Ariznabarreta, Andoni Egaña, Pako Aristi eta Karlos del Olmok parte hartu zuten mahai-ingurua.

2014-03-12  |  Independentismoa

Euskal Estatua eraikitzeko tresnak

Ezkerraberri Fundazioak antolatutako hitzaldia, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (2013-10-02) Hizlariak: Zelai Nikolas, Mario Zubiaga, Jon Iñarritu eta Jean-Pierre Massias Irudiak: Koldo Mitxelena

2014-02-18  |  Independentismoa

"Munich 1962: isildu egia" proiekzioa eta solasaldia

Orreaga fundazioak antolatuta, Munich 1962: isildu egia dokumentalaren proiekzioa eta honi buruzko solasaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Solaskideak Kepa Anabitarte eta Eugenio Arzubialde dira, Mikel Antza Etxegoien aurkezle lanetan dela.

2013-05-27  |  Independentismoa

Hezkuntza sistema publiko, pribatu..? Estatu propioaren beharra

2013.04.22 Orreaga Taldeak antolatutako hitzaldia. Independentzia da demokraziaren abiapuntua. Publiko, pribatu ...? Hezkuntza sistema propioa. Estatuaren beharra. Hizlaria: Naroa Anabitarte Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturgunea

2013-05-20  |  Independentismoa

Independentziaren ondorio ekonomikoak

2013ko martxoaren 21ean Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean antolatutako hitzaldia. Antolatzailea: Etxarri 2012+1 Hitzlariak: Txente Rekondo eta Oskar Arantzabal  

2012-10-11  |  Independentismoa

EAJ vs. EH Bildu

PPk PSOErekin zuen ituna hautsitzat eman ostean, Patxi Lopez Lehendakariak hauteskunde aurreratuak deitu zituen urriaren 21erako Euskal Autonomia Erkidegoan. Inkesta guztien arabera EAJk eta EH Bilduk lortuko dituzte eserleku gehien, alde handiarekin gainera. Egoera aproposa dirudi...

2012-05-17  |  Independentismoa

EAJ-Amaiur, nork ez du nahi akordiorik?

Alderdi abertzaleek babes zabal eta esanguratsua dute Euskal Herrian, azken hauteskundeetan ikusi ahal izan dugunez. Babes hori bi indarretan banatu da: EAJ eta Amaiur. Biak abertzaleak, eta biak herri honen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak. Hala ere, puntu amankomun asko dituzten...

2012-05-03  |  Independentismoa

Aro Berria

Joseba Ariznabarretak "Aro Berria" izenburupean 2012ko martxoaren 16an emandako hitzaldia . "500 urte estrategiarik gabe" jardunaldien karietara Orreaga Iritzia Taldeak antolaturiko emanaldia. Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturunea

2012-04-27  |  Independentismoa

Euskal subiranotasunaren aukerak

Bake eta normalizazio politikoa helburu duen prozesu berria bizi dugu eta abertzaletasuna aro berri batera iristeko bideak esploratzen ari da. Bi kultura abertzaleen egoera hizpide izan ditugu Francisco Letamendia eta Juan Jose Alvarez EHUko irakasleekin. "Euskal subiranotasunaren...

2012-03-27  |  Independentismoa

Abertzaleak eta euskara

"Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloaren barruan eman zuen hitzaldia Joxe Manuel Odriozolak Zumaian 2012ko otsailaren 8an: "Abertzaleak eta euskara" Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua Bideogilea: Baleike

2012-02-27  |  Independentismoa

Independentziarako estrategiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, eta ez dugu ongi definitutako...

2012-02-13  |  Independentismoa

Independentziari begirako hausnarketak

Xabier Arzalluz independentziarako aukerei buruz aritzen da Mungian emandako hitzaldi honetan. Independentistak Sareak antolatu zuen 2011ko ekainaren 3an.

2012-02-10  |  Independentismoa

Topiko politikoak desegiten

Pako Aristi idazlearen solasaldi hau Orreaga iritzi taldek antolaturiko "500 urte estrategiarik gabe" hitzaldi zikloaren parte da. Egungo egoera politikoaren inguruko hausnarketa bat da. Irudiak: Koldo Mitxelena.

2011-12-26  |  Independentismoa

Agusti Xaho, bizitza eta obra

Agosti Xaho ezagutarazteko Euskal Idazleen Elkarteak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako jardunaldiak. Abertzalea, kazetaria, politikaria, eta euskalduna zen Agosti Xaho, duela bi mende jaiotako abertzaletasunaren aitzindaria. Xahoren bizitza: Fermin Arkotza Xahoren obra: Patri...

2011-11-15  |  Independentismoa

Abertzaleen hegemonia helburu

Espainiako kongresu zein senaturako datozen hauteskundeak Euskal Herrian bestelako esanahia hartuko dute. Alderdi abertzaleen arteko aspaldi ikusi gabeko lehia bizia ikusiko dugu. Esparru honetan jaun eta jabe izan den EAJren nagusitasuna ezbaian jarri duen indar berria azalduko baita,...

2010-07-14  |  Independentismoa

Nazio bat gara - Som una naciˇ

Euskal Herria eta Kataluniaren mugimendu independentistak igaro den uztailaren 10ean batu ziren egun eta ordu berean Donostian eta Bartzelonan egindako manifestaldietan. Bartzelonan inoiz egindako manifestaldirik jendetsuena izan zen eta Donostian EA, Alternatiba eta Ezker Abertzaleak deituta...

2010-06-03  |  Independentismoa

Independentziaren aldarria Bruselan

Nazioarteko 50 gazte eragilek bultzatuta Euskal Herriaren independentzia eta euskal gazteriaren eskubideen defentsa aldarrikatzeko ehunka gazte bildu zituen GazteHerria ekimenak Bruselan (Belgika). Europar Batasuneko hiriburuan egindako manifestaldi honek gazte independentisten bilgune berriaren...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys