Erbesteratu katalanek arrazoi politikoak argudiatu ahal izango dituzte euroagindua ukatzeko

  • Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio Europak; horien artean, "objektiboki identifikagarria" den giza taldeen aurkakoak. 


2023ko otsailaren 01an - 07:00
Azken eguneraketa: 10:33

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak euroaginduak ukatzeko irizpideak zehaztu ditu: Kataluniako buruzagi independentista erbesteratuek ezingo dute Espainiaren euroagindua orain arteko argudioekin ukatu, baina bide berriak ireki zaizkie. 

Orain arte immunitaterik gabeko erbesteratu bakarra da Lluis Puig, eta Espainiako Goreneko Pablo Llarena epaileak hura Espainiaratzeko eskatu zion Belgikari. Azken honek, ordea, euroagindua ukatu zuen argudiatuz Gorenak ez zuela eskumenik auzian, baizik eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Horregatik, epaiketa bidegabe bat izateko arriskua zuela ebatzi zuen Bruselako Apelazio Auzitegiak. 

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ez du babestu Belgikaren argudioa. Hala ere, bestelako bideak ireki ditu: batetik, euroagindua bete aurretik Bruselak aztertu ahalko du ea Espainiak sistematikoki urratzen dituen epaiketa justu baterako eskubideak; eta bestetik, Espainiaratzea ukatu ahal izango du frogatuz gero "objektiboki identifikagarria den" giza talde baten aurkako jazarpena dagoela.

Belgikak faktoreok aztertu eta frogatu beharko ditu. Ezingo du Llarena epailearen eskuduntza faltarik ebatzi; bai, ordea, "ageriko inkonpetentzia bat" frogatuz gero. 

Gaur gaurkoz, Carles Puigdemontek, Toni Cominek eta Clara Ponsatik immunitatearen babesa dute, europarlamentariak direlako. Baina horrek hala jarraitu ala immunitatea galdu, martxoan ebaztekoa da Justizia Auzitegia. Galduz gero, Espainiako Gorenak berriz ere jarri ahalko luke Espainiaratzeko euroagindua. 

Puigek Belgikaren babesa lortu bazuen ere, orain, Espainiako Gorenak eta Pablo Llarenak berriro eskatu dezake hura Espainiaratzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude