“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi horiek, konstataziotzat hartuta, mahai gaineratzen dira, eta joera politiko eta soziologiko kontrajarrien aurrean egon gaitezkeela dirudi, lehen begiratu batean. Baina bietan ñabardurak egin behar ditugula uste dut, eta bakoitzaren atzean ezkuta daitekeen helburuari erreparatu.
Momentua egokia da horretarako, ziklo elektoral bat ixtear baitago Hego Euskal Herrian; Europako hauteskundeak bakarrik geratzen dira. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeek, eta uztailean egindako Espainiakoek, joera batzuk agerrarazi zituzten, eta apirilaren 21eko EAEko bozek joera horiek indartu dituzte; ez dira joera horiek eten.
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena”. Hauteskunde emaitzek errealitate hori ekarri dute, Gasteizko legebiltzarrean abertzaleak –mota desberdinetakoak– gehiengoa dira, ezbairik gabe. Ez EAJk ez EH Bilduk ez dute haien programetan eta kanpainan izaera hori ezkutatu, baina, aldi berean, bai kanpaina eta bai azken aldiko eztabaida politikoa –aurrekanpaina maratonianoarekin– ez da nazio gatazkaren ingurukoa izan: zerbitzu publikoak eta etxebizitza eskubidea izan dira muin. Beraz, badirudi herritarrek botoa ematerakoan ez dela gai zentrala izan, batez ere EH Bilduk botoak erakartzeko izan duen gaitasunari erreparatuta.
Bai kanpaina eta bai azken aldiko eztabaida politikoa ez da nazio gatazkaren ingurukoa izan: zerbitzu publikoak eta etxebizitza eskubidea izan dira muin
Edonola ere, tranpatiagoa bigarren baieztapena iruditzen zait: “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Espainiar nazionalismoak eta bere marko komunikatiboak azpimarratzen duten baieztapen horri ez zaio, euskal ikuspegi batetik, onarpen akritikoa eman behar, nire irudiko. Izan ere, herritarrei gaiari buruz zuzenean galdetzen zaienean, zer erantzuten dute? Bada, gauza desberdinak, eta tentuz aztertzea merezi dutenak. Batetik, EAEko Soziometroa bezalako inkesta serie luzeei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu 1998an %25 kokatzen zela “independentziaren alde” eta aurten, berriz, %22 (beste %33 “egoeraren arabera”). Tartean gorabeherak izan dira, noski, baina batez ere ondokoa gertatu da: “independentziaren kontra” daudenak aktibatu direla, batez ere, 2017tik aurrera, hots, Kataluniako erreferendumaren ostean.
Urte hori gakoa da independentziari buruzko posizio sozialak aztertzeko, nire ustez. Ordura arte bazegoen mantra bat eztabaida politikoan: “Indarkeriarik gabe proiektu politiko guztiak defenda daitezke”. Kataluniako prozesu baketsuak argi utzi zuen, baita Euskal Herrian ere, prozesu baketsu batek Espainiako estatuaren erantzun bortitza izango zuela. Gauzak horrela, etorkizun politikoari buruz beste modu batera galdetzen denean emaitza desberdinak ematen dituzte herritarrek: Naziometroak, esaterako, bere neurketetan erakutsi du herritarrek ez dutela erantzun bera ematen independentziari buruz modu abstraktuan edo, aitzitik, adostutako erreferendum baten osteko Euskal Estatu bati buruz galdetuta. Azken kasu horretan, gehiengoa da aldekoa kontrakoa baino.
Ondorioz, independentzia edota estatu propio bati buruzko jarrera soziala ez da argia, ñabarduraz betetakoa baizik. Hauteskundeen emaitzek eskaini dezaketen auto-konplazentzian jausi gabe, uste dut gai honetan espainiar nazionalismoaren diskurtso interesatua ez sinestea gomendagarria dela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?