Eskubideak eta jokabideak nazioartean zein naziogintzan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Giza eskubideen babeserako nazioarteko sistema aztertzen duen master batean partaide izan naiz oraintsu unibertsitatean. Paradoxa lazgarria agertu zaigu bertan. Alde batetik, Nazio Batuen sistema unibertsala deituak lortu du, maila arauemailean bederen, goren gradua kontsidera daitekeena; hau da, mundu mailan badugu nahikoa kode, arau, erakunde eta batzorde gure planeta honetan gertatzen den gatazka, injustizia,  zapalkuntza edo bidegabekeria oro aztertu eta konponbidean jartzeko aukera ematen digutenak. Baina Nazio Batuen Erakundeak berak ez du arau zuzen horiek indarrean jartzeko behar adinako aginterik.

Bigarren Mundu Gerra deitu zen izugarrikeria hura gertatu eta berehala eratu zen nazioartean, halabeharrez, Nazio Batuen Erakundea deitua, berriro ere munduan era hartako gerra suntsitzailerik gerta ez zedin antolatua.  1945 urte berean abiatu, eta Giza Eskubideen Nazioarteko Aldarria edota Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak finkatu zituen, nazioarteko zein estatuen barruko istilu eta gatazka larrienak ere modu baketsu eta demokratikoan konpontzeko moduan. Baina joan dira ordutik 75 urte luze eta ezin esan aurrerapen handirik egin dugunik. Inork ez du horrela aitortu nahi, baina inor gutxik uka dezake egunotan hirugarren gerra zabal eta are suntsigarriago baten atarian egon gaitezkeela.

"Eskubideak aldarri,  baina pragmatismoa deitua nagusi. Politikaren eremua inkoherentziaren agertoki bihurtu zaigu, etxe barruan ere bai"

Zer gertatzen zaigu gizakioi? Eskubideen arautze horretan emandako urratsez harro agertzen gara, zibilizazioaren eta gizalegeen eredutzat agertzen ditugu nazioarteko arauok, norbere estatua ere demokraziaren eredu agertu nahian. Baina eskubideetatik jokabideetara dagoen lubakia gero eta handiagoa da. Ahoz goraipatzen diren eskubideak berak zapuzten dira, ahapeka edo disimulurik gabe, modu nabarian. Demokraziaren tenplua omen zena bidegabekeriaren erresuma bihurtzen da, guztion larridurarako.

Eskubideak aldarri,  baina pragmatismoa deitua nagusi. Politikaren eremua inkoherentziaren agertoki bihurtu zaigu, etxe barruan ere bai. Printzipio demokratikoak egun seinalatuetako aldarri ditugu, independentzia edo burujabetza, naziogintza edo euskalduntzea, errepublika edo aniztasuna, Korrika edo Euskaraldia, baina iskin egiten diegu horiei guztiei aliantza taktiko tentagarri baten eskaintzaren aurrean. Eta horrela jokabideak eskubidea bazterreratzen du, hurrengo baterako utziz. Erabakitzeko eskubidea omen dugu, baina besteen erabakietara batzen gara.

Agian oinarrizko printzipio bat ahaztu dugu, eskubideak unibertsalak izanda ere, horien gauzatzeak konkretua, zehatza, partikularizatua behar duela izan. Demokrazia ez da inoiz errealitate metafisikoa izango, komunitate zehatz bateko praktikatik at dagoen itun sakratua. Komunitate demokratikoak orube zehatz, material, konkretua behar du. Nork bere etxea behar du antolaketa demokratikoaren oinarri. Gure etxea Euskal Herria da, eta horren gainean eraiki beharko dugu nazioa den sistema demokratikoa. Barruan eraiki eta nazioartean kokatu.

Pragmatismo politikoa deituak, gurean, ahaztu egiten du oinarrizko faktu zientifiko hau, eta nahasi egiten da besteen eraikuntza amaituetan,  gure etxe propioa planoetatik errealitatera eramateko ahaleginik egin gabe.  Eta nahaste horretan ipintzen ditu galbidean gure etxe propioaren  oinarri beharko luketen hainbat zutabe: euskara, lurraldea, errepublika, gutasun espezifikoa. Itzulpenean galtzen du gure euskalduntasuna.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude