Irlandarrak eta gu

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irlandarrek bere hizkuntza galdu dute eta ingelesa irabazi. Zer gehiago irabazi dute? Zer gehiago galdu? Astebete egin dut Dublinen, James Joyce-ren Ulysses nobela mardulean oinarri hartzen duen Bloomsday jaialdia bizitzen eta aztertzen.
Lehenago ere ibili izan naiz Irlandan, ipar eta hego, eki eta mendebal, XX. mendean eta XXI. honetan. Gehienetan bertatik gurera zer ekar daitekeen/zitekeen aztertzeko asmoz. Ez daukat batere argi erantzuna. Herrialde ederra da Irlanda, historia garaikidean asko sufritu duena, eta agian horregatik, jende maitagarria aurkitzen duzu bertan. Lagun minak egin ditut. Une honetan norantz abiatzen den nahiko nuke jakin. Zergatik aurkitzen den, oraindik ere, kinka larrian.

Euskaldunoi aurrea hartuta sartu ziren irlandarrak bake prozesuetan. Errepublika zaleek independentzia eta irla osoaren batasuna zuten helburu, eta maiz errepikatu ziguten itxaropena hazkunde demografikoan jartzen zutela, errepublika zaleen hazkundea azkarragoa zela, alegia. Orain irabazi dute botoetan, baina Brexit-a trabatu zaie erdian. Ezin gobernu berririk eratu. Ezin Irlanda erdibitzen duen muga ezabatu. Ezin aurrera egin batasun amestuan.

"Abegitsu hartu gaitu Patrick J. Murphy jabeak, eta euskaldunak ginela entzutean, 'Ulises' nobela euskaraz jarri du mostradorean gure aurrean"

Bitartean, duela mende oso bat errepublika independente den hegoaldeko estatuan, gauzek bere bide propioa hartu dute. Propioa? Ez naiz batere ziur. Baliteke hemen ere Sinn Féin nagusitzea hurrengo hauteskundeetan, hori aipatzen da bertan. Baina zer gizarte mota aurkituko dute errepublika batuaren aldekoek gobernura iristen badira? Izango dute behialako helburuetarantz abiatzeko aukerarik?

Hibernia zaharraren hiriburua kontsideratu izan da Dublin. Metropoli hiberniarra deitzen dute literatura modernoan. Egunotan James Joyce da erreferentzia nonahi, eta haren Ulysses ospatzen dute Bloomsday arrakastatsu eta instituzionalizatuan. Ekainaren 16an, egun oso batez, Leopold Bloom jaun dublindarrak bertako kaleetan bizi izandakoak errepikatzen saiatzen dira. Beraien bide beretik joan eta zer aurkitzen dugun egin nahi izan dugu aproba.

Ulysses bada Dublin, baina bertatik oso urruti, Triesten, Zurichen eta Parisen idatzi zuen nobela James Joycek. Hogeita bi urte zituela egin zuen alde Irlandatik, bertako giroa itogarria egiten zitzaiola argudiatuz. Europa osoa gerran zegoela ekin zion Joycek nobela idazteari, zazpi urte eman zituen horretan. Norbaitek aurpegiratu zion Zurich neutralera ihes egin izana (“zer egin zenuen gerra garaian?”), eta idazleak erantzun: “Ulysses idatzi nuen, eta zuk zer egin zenuen, bada?”.

Nobelaren bosgarren kapituluan, Leopold Bloomek, jakitun bere emaztea amorante batekin elkartu ohi dela bien etxean, Molly emaztea beregana erakartzeko asmoz, Dublingo farmazia ezagun batean limoizko xaboi urrintsu bat erosi eta oparitzeko plana egin du. Nobela argitaratu zenetik mende batera, aurkitu dugu Lincoln Placen Sweny´s Pharmacy. Abegitsu hartu gaitu Patrick J. Murphy jabeak, eta euskaldunak ginela entzutean, Ulises nobela euskaraz jarri du mostradorean gure aurrean, Xabier Olarrak itzuli eta Igelak argitara emandako edizioan. Gure harridura mirestua igarri eta jarraian, gitarra hartu eta kantu eder malenkoniatsua abestu digu. Gaelikoz, irlanderaz alegia. “Mendi ingurutik datorren haizeak jende berria dakar gugana”.

Hunkigarria. Baina irlandera galdu zen eta Dublingo kaleetan neoliberalismoaren seme-alaba ugari, oso ugari, eskale dublindarrak dira egun, O´Connell kale historikotik Grafton komertzialera.

James Joycek ingelesez idatzitako ipuin bilduma da Dublindarrak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude