Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko mugimenduak Euskal Herrian eta Katalunian], hiru adituren ardurapean: Xabier Irujo, Queralt Solé eta Antoni Segura. Denetara hamahiru irakasle eta ikerlariren lanak batzen ditu, aipatu bi nazioen independentziarako bidea zertan den arakatu eta beste zenbait nazioren kasuekin konparazioak proposatzeko, tartean Eskozia, Quebec, Flandria edota Groenlandia. Sakon aztertzen dira independentziaren aukerak, eta ondorioetan aukerak neurtzen direnean, badira ondoko hau segurutzat ematen dutenak: “Europan euskaldunen, katalanen eta eskoziarren errepublikak sortzea saihestezina da, denbora kontua da”.
Hain ikuspuntu baikorrak, aldiz, kontraste handia egiten du beste alde batzuetatik heltzen zaizkigun azterketa eta balorazioekin. Estatuko zein autonomietako iritzi azterketa soziologiko ofizialek behin eta berriro errepikatzen digute Katalunian zein Euskal Herrian, azken hamarkadetako bizipenen ondoren, independentzia nahia gainbeheran doala herritarren artean. Hori entzun eta jarraian bere politika negoziatzaile eta integratzailearen bertuteak goraipatzen ditu txandako gobernu presidente espainiarrak.
Estatu menperatzaileen eta haien zerbitzarien argudioek ez gaituzte konbentzitzen, baina kikildu egiten dute menpeko herritarren multzo zabala
Indarrean den estatuaren eta hari lotutako erakundeen azterketa horiek ez dira fidagarriak, irakurketa oso interesatuak egiten dituztelako. Askoz hurbilago daude errealitatetik, baita aurrera begirako aukeretatik ere, liburu honetan eskaintzen zaizkigun ikerketak eta emaitzak. Lehenengo eta behin, ez dutelako tranparik egiten aztergaiaren premisetan ez argudio nagusietan. Adibidez: independentzia ezin dela aldebakarreko erabakia izan, diote, baina liburuko adituek argi frogatzen digute estatu inposatzaile horien eraketa bera izan zela aldebakarrekoa eta biolentziaz inposatua kasu guztietan. Eskozian 1707tik aurrera, 1707-1716 urteetatik aurrera Katalunian, eta 1789tik aitzina Ipar Euskal Herrian eta 1833aren ondoren Hego Euskal Herrian. Ondorioz, estatu zapaltzaile horietatik askatu eta estatu propioa eratzea ere, logikaz, alde bateko erabakimena izan ohi da. AEBetako Independentzia Adierazpenak 1776an zioen eran, “herri bat beste batekin lotu dituen soka politikoak desegitea beharrezko gertatzen denean, nazioek askatasuna lortzeko eskubidea dute”.
Estatu menperatzaileen eta haien zerbitzarien argudioek ez gaituzte konbentzitzen, baina kikildu, uzkurtu, egiten dute menpeko herritarren multzo zabala. Hori da gertatzen zaiguna, era tamalgarrian. Ez kaletarrak soilik, baita politikariak, unibertsitate irakasleak, komunikatzaileak, ikerlariak, iritzi emaileak eta abar ere, maiz bigundu, moldatu, otzandu egiten dira agintarien diktat horien aurrean, amen esan eta gezur ofizialak bere egiten dituzte.
Ez alferrik hemendik urrun, AEBetan, argitaratzen dira gure independentziari buruzko azterketa sinesgarrienak. Bertoko aditu eta politikari ez gutxi “independentzia nioen baina orain elkarbizitza diot”, edo “estatua aldarri nuen baina orain hobe estatus berria” eta halakoak esaten entzuten ditugunean. Gogoan izan Gernikako bonbardaketan gertatua ere atzerrian historialari zintzoek argitu behar izan zutela, bertokoek, are Gernika bertako batzuek ere, “hildako apur batzuk” egon zirela zioten bitartean, edo “nazi alemanen kontua” izan zela.
Independentzia gurera ekarri behar dugu. Nola? Aditu fidagarriei kasu egin eta geure izanari, nortasunari eta bihotzari jarraituz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.