Fukushima: ahaztea da berriz gertatu dakigun bide seguruena

Three Mile Islandekoa gertatu zen, Txernobylgoa gero, Fukushima herenegun… estatistikak ez du huts egingo eta ez dira hogeitabost urte pasatuko hurrengoa gertatu arte.

Fukushima+4: mundu osoan protestak hondamendia berriz gertatzea eragotzi nahian

Martxoaren 11n delarik Fukushimako istripu nuklearraren laugarren urteurrena, igandetik hasita aste osoan zehar ari dira burutzen mobilizazioak munduan zehar.

Lekukotasuna: TEPCOk ihes egin nahi izan zuen Fukushimatik

Fukushima Daiichiko zentral atomikoaren hondamendia are larriagoa gertatuko zen baldin eta orduan Japoniako lehen ministro zen Naoto Kanek baimena eman balio TEPCO konpainia elektrikoari zentraletik ihes egiteko. Kanen aholkulari berezia zen Goshi Hosonok Asahi Shimbun egunkarian azaldu ditu hondamendiaren une erabakior hartan bera tarteko hartutako erabakien xehetasunak. Daiichi abandonatu izan balute, istripuak bestelako hondamendi kate oso bat abiaraziko zuen. Hasteko, Daiichitik hurbil dagoen Fukushima Dainiko zentral nuklearreko langileek ere ihes egingo zuten, zentrala kontrolik gabe utziz, eta inguruetako erreaktore gehiagotan gauza bera gertatzeko arriskua sortu, Japoniako eskualde osoa lurrikararen eta tsunamiaren ondorioak jasaten ari zen une larri hartan. Hasonok nabarmen utzi du konpainia elektrikoak ihes egin nahi zuela lekutik eta Kan lehen ministroaren erabakia izan zela hondamendia nolabat kontrolpean edukitzeko bidea egin zuena.

Japoniatik hondamendiak jaurti 134 zesioa iritsi da Kanadaraino

Albistea The Vancouver Sun egunkariak zabaldu du. Urak arre datoz: Columbia Britainiarrean aurkitutako erradiaktibitateak osasunaz kezkatzeko modukoak dira. Fukushimako erradioaktibitatea aurkitu izanak piztu ditu hemengo itsas biziari buruzko eta gizakietan eduki ditzakeen ondorioei buruzko...

Fukushimaren 3. urteurrenean ‘Furusato’, sorterria galdu dutenen kanta

Duela bi urte ezagutu genuen Furusato kanta ederra, orduan 15 urte zeuzkan Kokoro Fujinami telebistako aktoresak Fukushimaren oroimenezko elkarretaratze batean kantaturik

Naoto Matsumura Europan dabil nuklearrak ixteko eskatuz

Fukushima-Daiichiko zentral nuklearraren hondamendiaren 3. urteurrenakari, Frantzia, Alemania eta Suitzako militante antinuklear andana batek Europara konbidatu du Naoto Matsumura “Fukushimako azken gizakia” deitu dutena.

TEPCOk dirua jarri zuen politikari pro-nuklearren kanpainak pagatzeko

The Asahi Shimbun egunkariak aurkitu du denek zekitena: konpainiek ezkutuan lagundu zituztela politikari pro-nuklearren hauteskunde kanpainak. Hauteskundeetan enpresa nuklearretako buruzagiek esku hartzen zutela jakina zen, baina kasu honetan enpresek berek ezarri dute dirua.

Irizpideak aldatuz

Ken Buesseler biokimikaria Wood Hoods Ozeanografia Institutuko (WHOI) ikertzailea da, eta azken aldian Fukusimako hondamendiaren harira, bertako uren erradiaktibitatearen gaineko azterketetan ari da lanean.

Fukushima-4ko biltegia husten hasi dira

Gaur ekin dio TEPCO konpainiak Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen biltegian gorderik dauden erregai usatuak lekualdatzeari.

Fukushima-4ko erregai biltegia husteko lanak atzeratu egin dituzte

Energia Nuklearraren Segurtasunerako Japoniako Erakundeak eskaturik, TEPCOk atzeratu egin du hiru egun barru azaroaren 8an hasi behar zuen operazio oso delikatua.

Fukushiman 7,3ko lurrikara, orain Francisco tifoia, laster Likema

Iturri batzuk aipatzen dute 7,3 gradukoa izan dela, zenbaitek 7,1ekoa, beste batzuek 6,8koa, gaur goizaldeko ordu biak pasatxotan (Euskal Herrian atzo ilunabarreko 7ak pasa berritan) Fukushima astindu duen lurrikara.

Berriz ere euri ura lur azpian biltzen hasi dira Fukushiman

Fukushimako zentral nuklearrean euri-jasen beldur dira eta atzo Tokyo Electric Power konpainiak adierazi zuenez, TEPCO enpresa zentralaren inguruan pilatu den euri ura lur azpiko biltegietan gordetzen hasi da. Isuri arriskuagatik biltegi horiek erabiltzeari utzia zioten.

'Francisco' eta 'Likema' tifoiak Fukushimara hurbiltzen ari

Bi tifoi ari dira hurbiltzen Japoniako uharte nagusira: Francisco eta Likema dira. Oso egoera ez-ohikoa eragin dezake, bata bestearen ondoan egonik, Likemak itsaso aldera jotzeko bidea itxi diezaiokeelako Franciscori.

Wipha tifoiarekin Fukushimak estrontzio gehiago isuri du itsasora

Japoniaren eta munduaren zorionerako Wipha tifoiak ez ditu erdiz-erdi kolpatu ez Tokyo hiriburua eta ez Fukushimako zentrala, baina Asahi Shimbun egunkariak plazaratu duenez estrontzio erradioaktiboa zentraletik itsasora eraman du.

Tifoi itzela Fukushima gainean

Dagoenekoz iritsia edo iristear izan behar du Japoniako kostaldearen gainera Wipha tifoiak, Reuters agentziari meteorologia zerbitzuko arduradunek “hamarkadako tifoia” dela esan diotena.

Fukushimari zesioa tankeka dario eta egia tantaka

Abuztua baliatu dute TEPCO konpainiako buruek aitortzeko Fukushiman, 7. mailako hondamendi nuklearra gertatu ostean, 3. mailako istripua ari dela gertatzen. Hasieratik isurtzen du ur kutsatua itsasora Fukushimak. Datu berri nagusia da enpresak bezala Tokioko gobernuak aitortu dutela egoera kontrolatu ezina.

Fukushimako arrisku maila "larria" izatera igaro da ur isuriaren ondorioz

Fukushiman ur erradioaktiboa biltzeko tanke batean 300 tonako isuri oso kutsagarria aurkitu dute eta TEPCO konpainiak 1 mailatik 3ra igo du zentral nuklearreko alerta egoera, hau da, “gertakari larria” gisan deskribatu litekeena. Istripua gertatu zenetik egoera okerrenean da beraz.

Fukushiman etenik gabeko abisuak

Ozeano Barera isurtzen ari den ur erradioaktiboarena izan da Fukushimatik heldu zaigun azken berria; euriteen eraginez geruza freatikoa asetu eta bertako ura lurrarazten ari da.

Fukushima: langileen artean minbizi arriskua hamaika aldiz altuagoa esandakoa baino

1.978 pertsonara igo da erradiazio maila arriskutsuetan ibilitakoen kopurua. 2012ko abenduan TEPCOk (Tokyo Electric Power Co.) kaltetutako 178 pertsonako zifra aurkeztu zion Osasunaren Munduko Erakundeari. Azken azterketaren arabera, beraz, hasieran aurkeztu zutena baino hamaika aldiz pertsona gehiago dago arriskuan.

Minbiziz hil da Masao Yoshida, Fukushima Daiichiko zuzendaria

2011ko martxoan lurrikarak eta ondoren maremotoak jota lehertu zenean Fukushima Daiichiko zentral atomikoan zuzendari zen Masao Yoshida  hil da agentziek hedatu dutenez.

Sei emakume Fukushimako

Kugi Productions konpainia sortu berrian bildurik, Paul Johannessen, Jeffrey Jousan eta Ivan Kovac zinegileek Women of Fukushima dokumentala aurkeztu dute.

Josetxo Portu

Fukushimako zentral nuklearra lehertu izanagatik, oso zaila izango da hemendik 20 edo 30 urtera garatutako minbizien eraginez hildakoak biktimatzat hartzea. Zu Josetxo orain 30 urte polizien fusiletatik ateratako bala batek jo zintuen Oreretan eta zure barrenak eraldatu zizkizun.

Fukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina

Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”.

Fukushima osteko munduan (eta 4): betirako irekita

Bi soziologok hartu dute parte Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentalean. Alde batetik, “arriskuaren gizarteaz” usu mintzatu den Ulrich Beck alemanak; bestetik Eiji Oguma japoniarrak. Bion lekukotasunak euskaratuta bukatzen dugu lau ataleko “Fukushima osteko munduan” sailtxoa.

Fukushima osteko munduan: damuak

Kenichi Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean Japoniako iritzi publikoa baldintzatzea zer den ondo dakiten bi gizonen iritziak entzuten dira. Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System (TBS) telebista kateko kazetaria zen eta da. Naoto Kan lehen ministroa zen 2011ko martxoaren 11 hartan.

Fukushima osteko munduan: Irradak

Dio offeko ahotsak Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean, 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea besterik”. Zenbait atal hautatu euskaraturik.

20110311+2 Fukushima osteko munduan: emakumeak

“Fukushimako istripu nuklearra –laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan– gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15...

Japoniako herri erradiaktibo bat argazkitan

Orain bi urte Japoniako kostaldean talka egin zuen tsunamiaren ondorioz eztanda egin zuen Fukushima zentral nuklearretik gertu dago Namie herria. Beste hainbat herri bezala, hura ere husteko agindua eman zuen Japoniako Gobernuak. Bertakoa den Toshiya Watanabe argazkikariak, ordea, berriz ere hara joateko baimena eskuratu zuen lau hilabete geroago, abandonaturiko herri hura nola zegoen ikusi eta argazki batzuk ateratzeko asmoz.

Fukushima gogoan, bigarren urteurrenean mobilizazioak munduan

Fukushima Daiichi zentral nuklearraren hondamendiaren bigarren urteurrena gainean daukagun honetan, mobilizazioak ari dira antolatzen mundu osoan barrena.

Txernobyldik Fukushimara foruma (2012): biltzarraren akta baliosak liburuan bildurik

Osasunaren Mundu Erakunde (OME) independente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu zuen 2012ko maiatzean: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Orain liburu batean bildurik eskuratu daitezke hango hitzaldi, mahai-inguru eta gainerako dokumentazioak, frantsesez bezala ingelesez; otsailaren 16a arte da liburua eskatzeko epea.
Multimedia

2014-03-12  |  Fukushimako istripua

Abita

Erredioaktibitateak jolastea galarazten duen Fukushimako ume bati buruzko animaziozko filma. Egileak: Shoko Hara eta Paul Brenner

2011-11-17  |  Fukushimako istripua

Zer ari zaie gertatzen Fukushimako haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak

Japoniako GurePlanet-TB (OurPlanet-TV) kate independienteak uztailean emititu zuen 25 minutuko erreportaje honetan, Fukushima inguruko haurren osasun egoera eta Txernobylgoek 1986tik jasaten dutena konparatzen ditu. Pello Zubiriak euskaratua.

2011-07-11  |  Fukushimako istripua

Fukushimatik mezua, haurrak erradioaktibitatetik babesteko elkartetik

"Kaixo, Nakate naiz, haurrak erradioaktibitatetik babesteko elkartearen ordezkaria. Hiru hilabete pasa dira Fukushimako zentral nuklearreko istripua gertatu zenetik. Egunero enteratzen gara gauza berriez. Gaur badakigu gobernuak engainatu egin gaituela denok."

2011-07-11  |  Fukushimako istripua

Laurent mintzo da Japoniatik, Fukushimak utzitako ondorioez

"Laurent Mabezoon dut izena eta bizi naiz, azken 15 urteotan eta Japonian azken 20 urteetan. Zenbait frantses ari dira hemendik hizketan, eta nik ere nire lekukotasuna azaldu nahi dut Internetez".

2011-07-11  |  Fukushimako istripua

Fukushima, erbesteratu frantziar baten mezua!

Japoniatik hondamendi nuklearra dela eta iristen diren lekukotasun honek frantses hiztunen artean mugimendua sortu du. Alexek ekainaren 15ean jarri zuen sarean 14 minutuko bideo hau: Fukushima, Message d’un expatrié français!" Egun gutxiren bueltan...

2011-04-19  |  Fukushimako istripua

Japonian zen oņatiarrarekin elkarrizketa

Ekhi Galdos oñatiarra elkarrizketatu du Goiena Telebistak. Japoniara bertako hizkuntza ikastera joan eta hiru hilera gertatu zen oraindik orain, hango Gobernua kontrolatu ezinean dabilen krisi nuklearra. Galdos etxera itzuli den honetan, han bizitakoei buruz galdetu dio...

2011-04-05  |  Fukushimako istripua

Energia nuklearra ezbaian

Asko dira Japonian gertatzen ari denaz erantzunik gabeko galderak eta Chernobileko kasuarekin konparazioa egiten dutenak ez dira gutxi. Zalantzarik ez dago, ordea, Fukushimako zentralean gertatutakoaz hitz egiteko orduan Japoniako historian ezagutu ez den desastre bati buruz ari garela....
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys