Fukushimako hondamendiaren 8. urteurrena: TEPCOk erreaktoreen irudi berriak erakutsi ditu (bideoak)

  • Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini ditu TEPCO konpainiak.

Fukushima Daiichiko 2. erreaktorea nola urtu zen, TEPCOk azalduta. (Irudia: TEPCO)

2019ko martxoaren 11n - 13:12

Frantsesez Fukushima 福島第 blogetik Pierre Fetet zientzialari frantses zaharrak jarraipen bikaina egin dio Fukushima Daiicheko istripuari urteotan. Oraingoan ere berak itzularazi, aztertu eta herritarrok ulerteko moduan azaldu ditu urte hasierarekin TEPCOk Internetez zabaldu dituen irudi berriak.

TEPCOk oraingoan erabili du Toshibak garatutako robot txiki berri bat (30 cm luze), argia, kamera, dosimetroa termometroa eta bi hatzen tankerako pintza batez osatua, 4 metroko hari batek argindarrez hornitzen duena eta, oraingoan bai, inguru izugarri erradioaktibo batean sartu bezala handik irteteko gai izan dena.

Oraingoan ere japonieraz azalpenak ematen dituen teknikariak ez du aipatzen corium hitz madarikatua, alegia, erregai nuklearrak labearen metalekin urtutakoan osatzen duen ore berezia, fusio nuklear kontrol gabeko bat gertatu izan denaren froga. Bestalde, Fetetek ohartarazten gaitu beste manipulazio esanguratsu batez: bideoan inon ez da aipatzen erradioaktibitatea neurtzeko Millisiervert kopururik, haren ordez Gray (Gy) da darabiltena... TEPCOk ez du berriro eskandalurik piztu nahi, nonbait, iaz hala gertatu baizitzaion aitortu zuenean ingurune horretan 530 Siervert neurtu zituztela, nuklearzale epelena ikaratzeko modukoa.

Hemen eskaintzen ditugun argazki eta bideoen edukia honela azaltzen ditu Pierre Fetetek: "Bideoak erakusten du animazio bidez nola gertatu zen erreaktoreen urtezea [meldown], badakizue, gertakizun beldurgarri hori: erregaiak urtu eta coriuma osatzea. Horri dagokionez, berrikitan jakin da Fukushima Daiichin urtu ziren hiru erreaktoreen artean osatzen duten corium masa 880 tona ingurukoa dela. Ondo dakigunez hondamendiaz geroztik 8 urteotan ez dutela lortu horietatik gramo urri batzuk baizik ateratzea, erraz kalkula dezakegu TEPCOk 880 tona horiek berreskuratzeko aipatu dituen 40 urteak ez direla izango nahikoak, ziurrenik mendeak beharko dira... baldin eta noizbait konpontzea lortzen bada. Ez zaigu gehiago  esaten, momentukoz. Eta urtehurrenetan baudenez, ohorea robotei eta, batik bat, ez urik astindu Olinpiar Jokoen aurretik! Baina 2020ko gertakizun horretaz hainbeste okupatzeko ordez hasiko bagina zaintzen kutsatutako eremuan bizi diren haurrak?".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude