Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

  • Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako lan batean.


2023ko urriaren 13an - 08:30
Daichii zentral nuklearra, Fukushima.(Argazkia: Tokyo Electric Power Co., TEPCO / CC-BY-SA 2.0)

2011n Fukushimako hondamendia gertatu eta hamabi urtera, tangatan gordeta eduki duten ur erradioaktiboa itsasora isurtzen hasi da dira, eta horrek ingurumen-segurtasunari eta osasun publikoari buruzko kezkak sortu ditu.

Isurtzen ari diren urak duen kutsatzaile erradioaktibo nagusia tritioa da, eta tritioak erradiotoxikotasuna txikia du beste erradionukleido batzuekin alderatuta. Hain zuzen ere, mundu osoko beste instalazio nuklear batzuek ere isurtzen dute tritioa itsasora, eta, adituen esanean, horietan ere ez du ingurumen-ondorio esanguratsurik eragiten.

Gaiak eragiten duen kezka kontuan hartuta, Fukushiman segurtasun-mugen oso azpitik ari dira isurtzen ura; oso poliki, eta lehenago 100 aldiz diluituta. Hala, isurtzen ari diren uretan tritio-maila Japoniako Gobernuak ezarritako mugaren % 2,5ekoa da, eta gainerako erradionukleidoen mailak ezarritako mugen % 1en azpitik daude. Ur guztia isurtzeko 30 urte beharko dituztela kalkulatu dute.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (IAEA) gainbegiratu eta egiaztatzen du isurtze-prozesua, erradiazio-mugak betetzen direla bermatzeko. Eta hasierako txostenek adierazi dute tritio-maila oso txikia dela askatze-tokitik hurbil, eta inguruko arrainetan ez dela tritiorik hauteman.

Hala, adituek ondorioztatu dute ezen, aurreikusitakoaren arabera eta behar bezala monitorizatuz gero, Fukushimako ur erradioaktiboaren isurtze planifikatua ez dela benetako mehatxua osasun publikoarentzat edo ingurumenarentzat. Gainera,  azpimarratu dute, gehiegizko kezkek kalte egin diezaioketela, bidegabeki, tokiko arrantza-industriari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora jaurtitzen hasiko da Japonia, arrantzaleen eta ekologisten protesta artean

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]


Eguneraketa berriak daude