2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute. Hirugarren talde baten parte dira burukideak, udal edo foru kargu publiko ohiak, hauteskunde zerrendetako hautagaiak eta haien senideak.

Aspalditik ari dira administrazioan alderdiaren barne-egiturako kideen senideak... [+]

Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Erkoreka Xuhar “erruduntzat” hartzeko “kanpaina” egiten ari dela salatu du herri plataformak

Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


2024-01-14 | Ahoztar Zelaieta
Pradales kolpez kolpe

Iñigo Urkullu lehendakariaren ordezko “ezezaguna”, Imanol Pradales, “ustekabez aukeratua”, “70. belaunaldiko” alderdikidea da. Talde horretakoak dira Unai Rementeria, Gorka Urtaran, Eneko Goia eta Ana Otaduy. Bizkaiko Foru Aldundiko... [+]


Iñigo Urkullu baztertu eta Imanol Pradales proposatu du EAJk lehendakarigai gisa

EBBko presidente Andoni Ortuzarrek lehendakarigai berria babestu du, eta alderdiak adierazi du “generazio aldaketa baterako proposamena” aurkeztuko duela urtarrilean. Urkulluk nabarmendu du postua “esku gaztetuetan” geratuko dela, eta bere laguntza... [+]


Inbestidura akordioa sinatu dute EAJk eta PSOEk

Andoni Ortuzar EAJko buruak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Espainiako Kongresuan egin dute sinadura ekitaldia asteazken goizean. Eduki osoaren berri ez dute oraindik eman.


Analisia
Trantsizio energetikorako ekuazioaren bila

"Ez nire etxe ondoan”, horretan laburbildu zituen Iñigo Urkulluk, bere hitzaldian, berriztagarrien auzian Eusko Jaurlaritzari egiten zaizkion kritikak. Berekoiak ikusten gaitu; ez diogu erronkari behar bezala begiratzen, eta ez gara gai interes orokorra... [+]


Alderdi Egunean, Ortuzarrek azpimarratu du EAJ ez duela "inork" dagoen tokitik mugituko

Alderdi Eguna ospatu du EAJk igandean, Forondan. Andoni Ortuzarrek azpimarratu du EAJri "berriz ere ilusioa piztea" dagokiola, baita errealitate eta erreferente berrietara irekitzea ere.


Gipuzkoako eskola-garraio zerbitzuetako ibilbide gehienak Hezkuntza Saileko aholkulariaren enpresari esleitu zizkioten

Urte hasieran Eusko Jaurlaritzak egindako bilkuran Gipuzkoako 65 ibilbide lizitatu zituzten, eta horietatik hamabost esleitu zizkioten Urpa autobus konpainiari. Joanes Labayen da Urpako administrarietako bat, eta bilkura horretan aholkulari gisa jardun zuen.