“Euskadiri egonkortasuna, sinesgarritasuna eta konfiantza emango dion gobernu bat eratuko dugu”

  • Euskadi Buru Batzarreko buruak “EAJk hauteskundeak irabazi ditu!” aldarri egin du Andoni Ortuzarrek hitzartzea hasi bezain pronto eta txalo zaparrada jaso du alderdiko kideengandik.


2024ko apirilaren 21ean - 23:01
Argazkia: Eitb
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ortuzarrek azpimarratu du EAJ lehen indar politikoa izan dela botoetan eta eserlekuetan, bigarrenarekin berdinduta. Euskal gizartearen konfiantza eskertu du.

Herritarren babesak zein mezu duen "argi dagoela" adierazi du: "aurrera egitea eta euskaldunen ongizatea hobetzea, kalitatezko zerbitzu publikoekin eta autogobernu sendoarekin". Gehitu du konfiantza eskaini dietenei ez dietela hutsik egingo: “Guztia emango dugu bizikidetza osasuntsua eraikitzako eta guztiontzat gobernatzeko”.

Bihartik aurrera euskal erakundeak eratzeko prozesuaren buru izatea bere gain hartuko dutela esan du Ortuzarrek eta gainerako alderdi politikoekin harremanetan jarriko direla.

EEBko lehendakariak azaldu du gizarteak EAJ buru izango duen Eusko Jaurlaritzaren alde egin duela, eta gobernu plural baten alde. Programa sendoa dutela eta gobernu programa bat adosteko lan egingo dutela adierazi du. "Euskadiri egonkortasuna, sinesgarritasuna eta konfiantza" emango dion gobernua eratuko dutela gehitu du.

Kanpainan osagai kritikoa eta zorrotza eman dutenen mezuak interpretatzen jakingo dutela esan du.

Ortuzarrek alboan izan du Iñigo Urkullu hitzartzean, eta "hor egotea" eskertu dio, lehendakari karguan eskaini duen zerbitzuagatik, eta hala esan dio: "lorpen hau zurea ere bada".

Imanol Pradales: "Pilota gure teilatuan dago"

Imanol Pradales lehendakari posturako hautagaiak hartu du hitza ondoren. Pilota haien teilatuan dagoela esan du, eta "erantzukizun eta eredugarritasun osoz" jardun behar dutela. Gizarte osoaren interesak defendatuko dituela gehitu du. Euskadiren alde, "umiltasunez eta lana eginez" dena emango duela adierazi du. Ondoren, EITBri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "naturalena" PSErekin gobernu akordioa egitea litzateke.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.