Politika > Banderen gerra

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-02-19 | ARGIA

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri dute.

Banderen gerra kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Banderen gerra
Sakonean
Ikurrina Iruñeko udal plazan egonen dela ziurtatuko du kalejira batek

Ahotsa.info-k argitaratu duenez, herri mugimenduak antolatu du, eta Nabarreriatik aterako da, 11:00etan, Herrien ikurrak defendatu lelopean.


Iruñeko txupinazoan ikurrina jartzea "iruzurra" dela ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Auzitegi Nagusiak "irizpide batasuna" egin du, eta legez kanpokotzat jo ditu hainbat txupinazotan ikurrina zabaldu izana, tartean, Tafallakoan.


Eurovisionek aldatu egin du banderen zerrenda, baina ikurrinak debekatuta jarraitzen du

Eurovision jaialdian banderak erakusteko bete beharreko baldintzak iragarri dituzte Official flag policy txostenean eta hautsak harrotu ditu: hasiera batean, erakutsi ezin daitezkeen banderen artean ezarri dute ikurrina, Estatu Islamikoarenaren pare.


Ikurrina erakustea debekatu dute Eurovisionen, Estatu Islamikoren parean jarriz

Eurovision jaialdian banderak erakusteko bete beharreko baldintzak iragarri dituzte Official flag policy txostenean; Julien Pernici kazetariak Twitter bidez eman du berria aditzera. Erakutsi ezin daitezkeen banderen zerrenda iragarri dute, tartean da ikurrina, Estatu Islamikoaren banderaren pare. Maiatzaren 14an egingo dute Eurovision jaialdia, Stockholmen (Suedia).


Artxibatu egin dituzte EH Bilduko zortzi karguren aurkako inputazioak

Herriko festetan, txupinazoaren unean ikurriña jartzeagatik Espainiak Nafarroan duen ordezkariak jarriak zituen salaketa horiek. Leitza, Irunberri, Tafalla, Goizueta, Doneztebe eta Bakaikuko zenbait hautetsiri eragiten zien inputazio sorta horrek.


Ikurrina jartzea "lege iruzurra" dela dioen sententziaren aurka helegitea aurkeztuko du Iruñeko Udalak

Txupinazoan ikurrina jartzea "lege iruzurra" dela esan zuen atzo epaile batek. "Lehenbailehen eta koherentziaz" ariko direla esan du Joseba Asiron alkateak.


Aniztasuna eta bizikidetza aintzat hartuko dituen Sinboloen Legea nahi du Nafarroako Parlamentuak

Egun abian den Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaerarekin bat egin du Parlamentuaren gehiengoak: Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, ez ordea, UPN-PSN-PPk.


2015-07-08 | Xabier Letona
Aldaketaren sanferminak, apurka ohitzen

Balkoiren batera aterako zuela, edo zinegotziren batek eutsiko ziola… zurrumurruak era guztietakoak ziren Iruñean, aurreko egunetan bosgarren masta bat balkoian agertu zen arte. Baina ausartuko al da?


2015-07-06 | ARGIA
Ikurriña Iruñeko udaletxeko balkoian

Eguneko argazki komentatuenetakoa izango da: Iruñeko udaletxean ikurriña jarri dute, Sanferminetako txupinazorako ordubete baino gutxiagoren faltan.


2010eko San Ferminetako txupinazoko istiluen ondorioz ezarritako zigorren aurka manifestazioa

Espainiako Auzitegi Gorenak 2010eko San Ferminetako txupinazoko istiluen harira ezarritako zigorrak berretsi ditu. Zigortutakoek manifestazioa deitu dute maiatzaren 29rako. Horretaz gain, botila botatzea egotzita zigortutakoari kartzelan sartzeko ezarri dioten egunean, ekainaren 9an, Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzea eginen dute.