Gizartea > Kirola > Arrauna

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-09-25 | Koldo Aldalur

Aurtengo Donostiako Estropaden bigarren igandean, emakumeak erlojuz kontra bota zituzten uretara itsasoaren baldintza bortitzek “behartuta”. Gizonezkoak, berriz, tradizio sakratuari eutsiz, launaka bi txandatan.

Arrauna kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Arrauna
Sakonean
2015-11-03 | Jon Torner Zabala
Dopin sarea antolatu izana egotzita, Urdaibaiko kargudun ohiak epaitegietan

Lekuko babestu batek [Urdaibaiko arraunlari ohi batek] deklaratu du ziztadak egunerokoak zirela: astegunetan, entrenamenduen ostean, eta asteburuan, lehiaketaren aurretik eta ostean ere.


Boga-boga batelera

Ez dira urte asko pasa emakumeak traineruetara igo zirenetik. Pasai Donibanen (Gipuzkoa) 2010ean osatu zuten Batelerak tripulazioa. Hala ere, historia luzea dauka bertako emakumeen arraunak eta olatu ugariri aurre eginda, gainean mantendu dira.


2014-07-27 | Jon Artano
Bizitzaren alde arraunean

Bularreko minbizia gainditu duten emakume kanadarrek kantzerrak utzitako ajeentzako antidoto perfektua aurkitu dute: arraun taldeak sortu eta dragoi-ontzi estropadetan lehiatzea.


"Arraunlarioi ez zaigu behar bezalako balioa ematen TKE Ligan"

Udako denboraldiarekin batera abiatu da San Miguel TKE Liga. Arrauna eta norgehiagoka ulertzeko klub bakoitzak duen moduaz, krisiak Ligan izango duen eraginaz, antolatzaileen hutsegiteez, dopin kontrolez edota emakumeen arraunaz galdetu diogu Joseba Fernandezi, eta busti egin da pasaitarra. 2011tik etxean dihardu San Juango arraunlari eta entrenatzaileak, Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartean.


2012-05-03
Nabigazio perfektuaren lehia
MULTIMEDIA - erreportajea

Arraunketaren mundua misterioz betetako mundu bat da. Ez da indar neurketa soil bat, segundu eta zentimetroen lehia estu bat da.

Irudiak eta edizioa: Ekhiñe Muguruza
Iturria: onzientzia.tv


2011-07-15
14 apostolu
MULTIMEDIA - dokumentala

Hamalau dira Oteizaren apostoluak. Hamalau, traineruan bezala: hamairu arraunlari eta patroia. Haietatik lehena Inazio Sarasua oriotarra. Patxiren aita eta Miguel Angelen aitona. Hiru arraunlari belaunaldi, hiru jentil, hiru apostolu, naturarekin erronkan beti, baserrian eta olatu gainean. Orio bezala, lurra eta itsasoaren artean. Euskal mitoaren azken aztarnak betiko aldatzear dagoen lur, herri eta kirol batean. Azken jentilak hodei hori eran etorriko den Kixmi berri baten zain.

Urtea:... [+]


Olatu ona harrapatu nahian

Txingudiko Badia, Zaragozako Expo, Kontxa, EuskoTren Liga, Gipuzkoako Liga... Nesken traineruen ibilbidea da hori. Alabaina, aspalditik ari dira arraunean; esertoki mugikorrean, bateletan eta trainerilletan, nahiz eta ikusi, orain ikusten ditugun.