Kontxako Banderan emakumeak ezin dira gizonezkoekin batera aritu

  • Getariako Izaro Lestayo gizonezkoen arraun ligetan aritzen den lehen emakumezko patroia da. Donostia Kulturak adierazi du Kontxako estropadan ezin izango duela parte hartu.

Izaro Lestayo. Irudia: Hamaika telebista

2019ko abuztuaren 7an - 09:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainetik ari da Izaro Lestayo Getariako traineruan patroi lanetan, gizonezkoen TKE eta KAE ligetan. Gizonezkoekin aritzen den lehendabiziko emakumea da. Ekainean egin zuen estraineko estropada, eta ordutik arazorik gabe hartu du parte hainbat estropadetan. Orain arte.

Donostia Kultura erakunde publikoak ohar baten bidez jakinarazi du Lestayok ezin izango duela patroi aritu Kontxako Estropadako gizonezkoen txandan: “Lehiaketa ez da mistoa, gizonezkoen bandera bat dago eta beste bat emakumezkoena”. Antolatzaileen arabera, araudiak zehazten du gizonezkoen estropadan patroiak ere gizonezkoa izan behar duela, eta emakumezkoenean emakumea.

Gateleraz ez, euskaraz bai

Araudiaren gaztelerazko bertsioak ezartzen dio debekua Lestayori: emakumezkoen estropadako patroia “patrona” izan behar duela zehazten da, eta gizonezkoena “patron”. Euskarazko araudian, ordea, batean zein bestean hamahiru arraunlariekin batera “patroi” batek hartuko duela parte dago idatzia.

Donostia Kulturaren erabakiak eztabaida piztu du, eta araudia aldatzearen aldeko iritziak agertu dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrauna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!