Aurtengo Donostiako Estropaden bigarren igandean, emakumeak erlojuz kontra bota zituzten uretara itsasoaren baldintza bortitzek “behartuta”. Gizonezkoak, berriz, tradizio sakratuari eutsiz, launaka bi txandatan.
Euskal komunikabideotan aritzen garenontzat emakumezko euskaldunen kirolen jarraipena egiteak saihestu ezinezko helburua behar luke. “Zer gutxiago komunikabide publiko batean” ari zarete pentsatzen. Arrazoi osoa duzue.
Orokorrean komunikabide gehienak gaztelaniaren alderako apustu estrategikoa-edo egiten ari diren garai honetan, euskara hutsean aritzen garenok nahikoa arazo badugu gaurkotasuna duintasun apur batez kontatzen. Duina eta estrategikoa, sarri uztarri berean jartzerik ez dagoen kontzeptu etereo parea.
Albora karga hartu du egoerak, sagar ia denak otarra berean eta astoa alde batera, eskuin aldera gehienetan, okertuta. Gaztelania nagusitzen ari da egunetik egunera hizkuntza eta edukiak aukeratzerakoan, eta, audientzien aitzakian, komunikabide ia denek erabakiak hartu dituzte ez itotzeko. Euskara estrategikoa ez izan, itxuraz.
Erabaki batzuek ez dute bozketarik onartzen eta nik, nire motzean, uste nuen euskararena horietarikoa zela. Gizagaixoa ni. Telebistan, behintzat, baldintza asko bete behar izaten dira saio txukun xamarra atera dadin: elkarrizketatua euskalduna izatea, jardueraren baten bereizia, gurera etortzeko beta duena eta dakiena, edo bizitakoa adierazteko gai dena behintzat. Baldintza gehitxo akaso.
Aurtengo Donostiako Estropaden bigarren igandean, emakumeak erlojuz kontra bota zituzten uretara itsasoaren baldintza bortitzek “behartuta”. Gizonezkoak, berriz, tradizio sakratuari eutsiz, launaka bi txandatan.
Gustura ezagutuko genituen arraunlarien beraien iritziak behin urak baretu zirenean. Baldintza haietan ateratzearena azken finean beraiekin adostutako erabakia izan zen? Ados zeuden erlojuz kontra ateratzeko erabakiarekin edo ateratzekotan, ohiko eran, launaka, ateratzearen aldekoak ziren?
Jakiteko gogoz geratu ginen
Eztabaida luzea izan genuen horren harira estropada amaitutakoan, behin alde zaharreko kale laiotz koloretsuetan babestu ginenean: Ea arriskua denentzat berdina izan al zen? Ea olatuaren kolpeari eusteko alde handia dagoen ontzi barruan gizonezkoak izan edo emakumezkoak? Ea emakumeen traineru guztiek zuten esperientzia nahikoa horrelako itsasoan aritzeko? Ea lepagaineko errotan emakumeak era paternalistan babesteko joera iltze-katurik duten arraun munduan agintzen dutenek? Ea zergatik den hain txikia emakumeen presentzia erabaki horiek hartzen diren toki eta uneetan?
Gustura ezagutuko genituen arraunlarien beraien iritziak behin urak baretu zirenean. Baldintza haietan ateratzearena azken finean beraiekin adostutako erabakia izan zen? Ados zeuden erlojuz kontra ateratzeko erabakiarekin edo ateratzekotan, ohiko eran, launaka, ateratzearen aldekoak ziren? Jakiteko gogoz geratu ginen.
Komunikabide denok, informazioaren astoari gaztelaniaren aldeko albora karga jarri diotenek eta gainontzeko apurrok urte guztia dugu aurretik emakumea eta kirola protagonista izan daitezen gure eguneroko jardunean.
Hori bai, protagonistek beraiek ere konturatu behar dute batzuek besteek baino zailagoa dugula lana. Emakumea, kirolaria eta euskalduna. Askotxo eskatzea ote da, ba?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]