Emakume arraunlariek argaltzeko duten presioari buruzko ikerketa ezagutaraziko dute astearteko hitzaldian

  • Donostiako Deustuko Unibertsitateko campusean emango dute informazio saioa, 19:00etan, Beñat Larrinaga eta Ane Arbillaga arraunlari ohi eta ikerketaren egileek. Emakumeen arrauneko komunitate osoari bertaratzera dei egin diote, azterlanaren emaitzak baliatu nahi dituztelako arraunean elikadura nahasmenduak izateko arriskuak gutxitzeko prebentzio gisa.

Emakumezko arraunaren komunitate osoari hurbiltasunetik eta zuhurtziaz helarazi nahi dizkiote ikerketaren emaitzak. / Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA.

2023ko azaroaren 07an - 11:27

2021ean Deustuko Unibertsitateko diziplina anitzeko ikertzaile talde batek hasi zuen azterlana, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galiziako federazio eta kluben laguntzarekin. 208 emakumezko arraunlarirekin egindako ikerketaren emaitzak jendarteratu nahi dituzte orain, eta arraunean dagoen argaltzeko presioak eragin ditzakeen arriskuez ohartarazi.

Ondorioztatu dutenez, elikadura nahasmenduak izateko arriskuak izan ditzakete arraunlari emakumeek, normalizatuta dauden dinamika batzuen eraginez, besteak beste. “Lortutako emaitzak oso garrantzitsuak direla uste dugu, eta difusioa hurbiltasunez eta zuhurtziaz egitea bermatu nahi dugu”, zehaztu dute gonbidapenean.

Informazio saioa azaroaren 7an izango da, Donostiako Deustuko campuseko Foro Aretoan, 19:00etatik 20:00etara. Online konektatzeko aukera ere egongo da. Bertaratuko direnek izena eman behar dute lotura honetan.

Ikerketaren ondorioak luze eta zabal xehatu ditugu aste honetako ARGIAko astekarian. Asteazkenean argia.eus-en egongo da irakurgai Leire Artolaren erreportajea, Beñat Larrinaga, Ane Arbillaga eta Erika Borrajo ikerketako egileen azalpenak biltzen dituena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrauna
2023-11-12 | Leire Artola Arin
Emakumeen arrauna
Pisuaren presioak uzten duen ubera luzea

2023ko denboraldia irailean bukatuta, ipurdiko eta esku ahurretako zauriak sendatzeko denbora justua izan dute arraunlariek. Haragi bizia lehortu eta orbain bihurtu zaie askori. Baina zauriak erabat itxi gabe hasi dira gehienak berriro ergometroari tiraka, negu luze eta... [+]


"Txikitatik genuen ametsa lortu dugu"

Ane Sanchez anoetarrak, Maider Zumeta ibartarrak eta Xubane Uribarrena lizartzarrak Euskotren Liga irabazi berri dute Donostia Arraun Lagunak klubarekin.


Bere borondatearen aurka adierazpenak gaztelaniaz egitera derrigortu nahi izan du arraunlari bat TKE-k

Euskal Herrian Euskarazek salatu duenez, euskara hutsean mintzatu nahi zuen arraunlari bat derrigortu nahi izan dute adierazpenak gaztelaniaz egitera Eusko Label Ligaren ACT TVn. Joan den uztailaren 25ean izan zen, Lekeition jokatutako estropaden amaieran.


2019-08-07 | ARGIA
Kontxako Banderan emakumeak ezin dira gizonezkoekin batera aritu

Getariako Izaro Lestayo gizonezkoen arraun ligetan aritzen den lehen emakumezko patroia da. Donostia Kulturak adierazi du Kontxako estropadan ezin izango duela parte hartu.


Ane Arbillaga. Dena ez da ziaboga
"Banderarik altxatu ez, eta hala ere, arraunean jarraitzen dutenak miresten ditut"

Diotenez, Pasai Donibanen, igerian baino lehen ikasten omen du pertsonak arraunean. Hain zuzen, Batelerak taldeak erakustaldia egin zuen iazko irailean: Kontxako bandera eskuratu zuen, bosgarren aldiz segidan. Dena irabazi ondoren, baina, hutsik geratu zen trainerua: udazkenean,... [+]


Eguneraketa berriak daude