Historia > Arkeologia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-02-12 | Jabi Zabala

Paleolito garaiko labar arte aztarnategi ugari aurkitu eta aurkeztu dira azkenaldion. Bereziki aipagarriak izan dira 2016an Bizkaian Berriatuko Atxurra eta Lekeitioko Armintxe kobazuloen aztarnategi garrantzitsuen aurkikuntzak. Horien atzean ageri da Diego Garate plentziar arkeologoa.

Arkeologia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Arkeologia
Sakonean
Martiodako dorrea, harriz harri

Arabako Hurtado de Mendozatarren dorretxearen egoera kaskarrak kezka sortu du. Ondare Babesa arkeologia enpresak argazki bidez dokumentatu du Erdi Aroko eraikin historikoa.


Duela 5.000 urteko haurtzaindegia

Irak, 1930eko hamarkada. Irango mugan ia, Diyalah ibaitik hurbil, Eshnunna sumertar hiriaren arrastoak induskatzen hasi ziren, Chicagoko Unibertsitateko Ekialdeko Institutuaren gidaritzapean. Sumertar arrastoak nahasita aurkitu ohi dituzte, eraikinak zaharkituta zeudenean birrindu eta txintxorren gainean berria eraikitzeko ohitura zutelako. Horregatik zaila izan ohi da eraikinen mugak zehaztea, eta Chicagoko Unibertsitateko arkeologoek aztarnategia alderik alde zeharkatzen zuen bost metro... [+]


Turismoak gerrak baino kalte handiagoa egiten dio ondareari

Gizon-emakume guztion kultur ondare diren 802 tokiak urtero aztertzen ditu UNESCOk, zer egoeratan dauden jakiteko. 1979tik 2013ra arteko txosten horiek aztertu dituzte, ondarearentzat kaltegarrienak diren elementuak identifikatzeko. Gatazkak faktore erabakigarria direla pentsatzekoa da, batez ere azkenaldian Palmira (argazkian) suntsitu izanaren berri  zabaldu denean. Baina txostenek oso bestelako ondorioa utzi dute agerian: Gerren eragina “hutsala” da beste faktore batzuekin... [+]


2015-09-27
Stonehengeren 90 “bizilagunak”

Stonehenge ezagunetik hiru kilometro eskasera, Durrington Walls aztarnategian, beste monumentu megalitiko bat aurkitu dute, aldameneko harri multzoaren garai bertsukoa, K.a. 4000. urte ingurukoa. 90 harri inguruk osatuta dago, lerro zuzenean jarrita daude –ez zirkuluan, Stonehengekoak bezala– eta bakoitza 4,5 metro inguru da garai; multzo ikusgarria, ikusteko moduan balego. Izan ere, arrokak lur azpian daude eta radar bidez aurkitu dituzte.

Beraz, oraingoz, simulazio digitalen... [+]


Juan Martin Elexpuruk gidatuta, Iruña-Veleia ezagutzeko bisita alternatiboak

Juan Martin Elexpuru idazle eta euskaltzale bergarar ezaguna gidari lanak egiten ari da Iruña-Veleiako aztarnategia ezagutzeko antolatu dituzten bisita alternatiboetan. Iruña-Veleiaren inguruko polemikan Batzorde Zientifikoak eta Arabako Foru Aldundiak erabakitakoa auzitan jartzen duten ekintzaileetan sutsuenetakoa da Elexpuru. Irailaren 26an, larunbata, hasiko du hurrengo sorta.


2015-09-10
Meatzeko miaketak: Erromatarren lekuko
MULTIMEDIA - erreportajea

Nafarroa Behereko Banka eskualdeko Meatzeko lepoan miaketa lanetan ari da Eusko Arkeologia elkartea 2012az geroztik. Lehen arrastoen arabera, kobre meategi bat izan da antikitate garaian 1.200 metrotako mendi tontorrean. Kanaldudek galeriaren barnean sartzeko plazerra izan du Gilles Parent Eusko Arkeologia elkarteko kidearen laguntzarekin.


2015-07-23
Arkeologia ondarea
MULTIMEDIA - solasaldia

Carlos Olaetxearen hitzaldia arkeologia ondareari buruz, Kultura Saretzen egistamoaren barnean.


Rosetta harriaren "ahizpa" aurkitu dute

Tabuziris Magna aztarnategi arkeologikoan, Alexandriaren  hego-mendebaldean (Egipto), Dominikar Errepublikako arkeologo talde batek idazkunak dituen harlauza topatu du. Mamdouh Al Damati Egiptoko Antzinate ministroak adierazi duenez, aurkitutako piezak 2.200 urte inguru ditu, eta beraz, Rosetta harriaren garai berekoa da, Ptolomeo V.aren erregealdi ingurukoa (k.a. 204-180).

Rosettarekin duen antzekotasun nagusia da hieroglifikoez gain bestelako alfabetoetan idatzitako testuak jasotzen... [+]


Cadizko Dama: hain urrun eta hain gertu

Cádiz (Espainia), 1904. Pelayo Quintero Atauri (Cuenca, 1867-Tetuan, 1946) arkeologoa Andaluziako hiri horretara iritsi zen, helburu nagusi bat gogoan: “ustezko” Cádizko Dama aurkitzea. Kontua da urte batzuk lehenago, 1887an, Punta de la Vaca izeneko inguruan basogabetze lanetan ari zirela, ezustean sarkofago antropoide bat topatu zutela. Gizonezko irudia zeukan sarkofago feniziarrak, eta Pelayo Quinterok pentsatu zuen kutxa hura ez zela bakarra izango Cádizen,... [+]


Azken erregea eta lehen arkeologoa

Babilonia, K.a. 556. Labashi Marduk errege gaztea kargutik kendu ondoren, Nabonido tronuan eseri zen. Herodoto greziarra lehen historialaritzat jotzen den arren, haren aurretik Nabonidok ere iraganarekiko interes handia izan zuen. Indusketak egiteko agindua eman zuen gainbehera etorritako hiri sumeriar eta akadiarretan, eta horietako batzuetan berak parte hartu zuen zuzenean. Indusketa lan horietan aurkitutako erregeen eta jainkoen estatuak, testuak idatzita zituzten estelak eta bestelako... [+]