Irulegiko eskua ezinen da erregistratu marka komertzial moduan

  • Espainiako Marken eta Patenteen Bulegoak atzera bota ditu marka edota diseinu industriala erregistratzeko hamahiru eskaerak, tartean Arantzadi Zientzia Elkartearena, argudiatuz aurkikuntzak ez duela izaera bereizgarririk eta ez dela marka moduan pertzibitua izanen.


2023ko azaroaren 15ean - 08:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Duela urtebete eman zen ezagutzera Irulegiko eskuaren aurkikuntza. Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez, ordutik hamahiru eskaera egin dituzte Espainiako Marken eta Patenteen Bulegoan, harekin loturiko markak edo diseinu industrialak erregistratzeko.

Zehazki, batek apaingarriak egiteko diseinu industriala erregistratu nahi zuen, zazpik Sorioneku idazkunarekin loturiko markak erregistratu nahi zituzten, eta beste bostek Irulegiko eskuarekin loturikoak, euskaraz zein gaztelaniaz.

Eskaera horiek guztiak atzera bota ditu Marken eta Patenteen Bulegoak, argudiatuz aurkikuntzak ez duela izaera bereizgarririk eta ez dela marka moduan pertzibitua izanen.

Besteak beste, Aranzadi Zientzia Elkartea saiatu da marka erregistratzen. Eta urriaren 10ean, Espainiako Jabego Intelektualaren Aldizkari Ofizialaren bitartez jakinarazi zuen eskaera atzera bota zutela.

Aranzadi ZIentzia Elkarteak Irulegiko eskuaren erabilpen ustelak ekidin nahi zituen. Nafarroako Gobernua Irulegiko eskuarekin loturiko marka erregistroen kontra azaldua zen, haren erabilpen librea bermatze aldera.


Arkeologia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Pirinioetako erromatar galtzada
Mugarik gabeko iragana, arkeologiatik eraikitzen

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.