Lorategi birtualak

Antton Olariaga

Txakurrak jabearen antza izaten du. Lorategiak ere bai. Batek atzeko patio batean, zementu artean, pintura poteak, baldeak, tinak asto-kakaz bete ditu eta kalabaza, tomate, kaputxinak, kolore askotariko loreak nahasian landatu ditu. Alboko patiotik bereizten duen hesiaren beste aldean, terraza minimalista batean, etzaulki bat, liburu bat mahaitxo gainean. Auzokoak zeramikazko lorontzi erraldoi batean sartu du, pintatu egin duela dirudi, kaktus erraldoi bat. Besoak bihurrituta ditu landareak, norbaitek bihurritu izan balizkio bezala. Lehenengo lorezainak ez daki zer egin bere bizitzarekin, lanbide berri bat probatzen ari da, gauza asko daki egiten, baina uste du ez duela ezertarako balio. Besteak Daimler edo Mercedensentzako event-design, ekitaldien diseinua, egiten du.

Nire ingurukoek dakite izan nintzakeen lanbide posibleen gaiarekin burua hautsi beharrean ibili naizela. Eta horretan nenbilela, dena txarto ateratzen zelako sentsazioarekin, kalabazin uzta ugariak salbatu ninduela. Nik leihoan landatutako zerbait fruituak ematen!

Lorategi batek ondo egoten lagundu ahal digu. Ezer gertatuko ez balitz bezala. Baina gure inguruko hormetatik kanpo, infernua dago.

Duela 20 urte baino gehiago irakurri nuen Antonio Galaren zutabe bat: Jardín mental. Ikusten duzuenez, ez dut ahaztu. Denok dugu lorategi bat, zioen. Hari esker izan nuen nire lehen lorategia: buruan. Lorategi basa irudikatu nuen, hezigabea, hezea, aihen-belar orraztu gabeak, limoiak, eguzki-loreak eta muxuz betetako gerezi beltzak adarretatik zintzilik. Lorategi bizia eta fantastikoa. Pentsatu nuen halako lorategiak beharrezkoak zirela buru barruan. Kanpoko mundua jazan ezina, itogarria denean, non babestu izateko.

Baina Galaren jardin mentalak kontrakoak ziren: errealitatea, basatia, kanpoan kokatzen zuen eta lorategiko hormen barruan, naturaren kontrakoa, artifizialtasun domestikatua.

Eskapismorako leku bat nahi nuen nik. Fikzio bat buruan. Baina eskapismoak adiera gehiago ditu. Trumpek zoro-zoroan egiten du: hormez inguraturik, eta gera daitezela kanpoan bai migratzaileak, bai klima aldaketak. Mundutik at gotortu nahi dute Trumpek- eta. Jatorrizko Eden batean.

Tomate artean eserita daudenen mahaian nago. Kaktusa begi-bistan. Nirea ez den baina inbidiatzen dudan lorategian. Eta migrazioa sartu da elkarrizketan, nola ez. Elkarrizketetan sartzea lortzen du. Abstumpfung itzultzen saiatu gara: L’hébetude atera da. Euskarazkoa nahiko ona da, prozesua erakusten du: sorgortzea. Gaur-gaurkoz denok entzun dugu migrazioek klima aldaketekin lotura dutela. Gero eta lur zati gutxiago dela bizigarria. Baina gradu pare bat gehiago jasan ahalko ditugula pentsatzen dugu, inork ez dakielako zer egin intelektualak desagertu direnean. Eta mahaian eserita dagoen gizonetako bati buruz bere emazteak behin eta berriro esan du, Jochen, akademikoa bera... Etxera joan aurretik galdetu dut, azkenean, zein alorretan den akademikoa. Soziologiatik datorrela esan du, baina hortik urruntzen ari dela. Zerbait konkretuarekin irabazten duela orain dirua: IT-alorrean, informazioaren teknologiekin. Soziologia ez da ezer. Populazioak aukera du espezializazio handiko teknika batzuetan trebatzeko, edo laster robotek ordezkatuko dituzten lanbideak ikasteko.

Lorategiak ere algoritmoen arabera haziko diren pentsatu dudanean, duela hilabete adokinen arteko zuloren batetik irten zen mitxoleta gorria agertu zait buruan. Txunditu egin ninduen. Nondik irten zen?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude