Bi luma aske

  • "Eztabaidak literaturarekin" zikloko solasaldiaren kronika. Nor: Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano. Noiz: Urtarrilaren 16an. Non: Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Dabi Piedra
2018ko otsailaren 11
2017ko Euskadi Literatura Saria jaso zuten bi idazleak elkartu zituen solasaldiak. Argazkia: Irekia-Euskadi.eus.
2017ko Euskadi Literatura Saria jaso zuten bi idazleak elkartu zituen solasaldiak. Argazkia: Irekia-Euskadi.eus.Argazkia: Irekia-Euskadi.eus.

Eztabaidak Literaturarekin zikloaren 2018ko txandari ekiteko, apustu indartsua egin zuen Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak urtarrileko saioan, euskal letretako bi autore handi gonbidatuta: Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano, biak Euskadi Saria irabazi berriak. Goizalde Landabaso moderatzaile, literatur belaunaldiez hitz egingo zutela agintzen zuen egitarauak. Baina solasaldian gai batetik bestera jauzika aritu ziren, euskal literaturari ertzak bilatzen.

Literatura eta askatasuna, idazteaz bizi ahal izatea, noraino da posible gure herri txiki honetan? Hara ikusmina eragiten duen zalantza. Gai pisutsu horri ez zioten izkin egin gonbidatuek: “Gure artean ez da izango dozena erdi idazle baino gehiago idaztetik bizi dena”, bota zuen Urretabizkaiak, hasi eta berehala. Baina bizitzeko beste lan bat duen idazlea izateak baditu abantailak: literatura askatasunaren esparrua da berarentzat, ez baitago dirua irabazi beharraren menpe. Eguneroko ogia beste bide batzuetatik bermatua duenez gero, Urretabizkaiak libre sentitzen du bere burua. Askatasun hori izan ezean, ez omen zuen Bidean ikasia liburu saritua idatziko. Asier Serrano irakaslea da, eta idaztea beste atsegin du lan hori: “Maite dudan ofizio bat dut, maite dudan afizio bati eusteko”.

Hala ere, literaturak ez badu bizitzeko adina ematen, “jarraitutasuna” izatea zaila dela onartu zuen Urretabizkaiak. “Orain emakume asko ari dira idazten, baina zenbat geratuko dira hemendik 20 urtera?”. Etorkizunean, baina, kontakizunetarako beharra egongo da: “Jendeak istorioak behar ditu, eta gaur egun ikus-entzunezkoetatik jasotzen ditu gehienbat”. Bat etorri zen Serrano, “formatuak aldatu dira, baina idazleak beti egongo dira hor, sortzaile gisa beharbada, begira Amerikako Estatu Batuetan telesailetako gidoiak idazten dituztenen arrakasta”.

Hitzaldiak aurrera egin ahala, Serranok bere ibilbide literarioarekin lotutako pasadizo mordoa kontatu zuen. Idazten “izugarri sufritzen” duela aitortu eta gero, bere bibliografiatik liburu bakarra kenduko lukeela esan zuen: Picassoren zaldia. “Ez zen hura kaleratzeko momentua”. Askatasunari beste ikuspegi batetik heldu zion gero, belaunaldi bakoitzean sortzen diren “koadrillatxoetatik” aparte samar dagoela esanaz. Irakurle gisa ere, askatasuna nahi du: “Ez zaizkit gustatzen pasarte bakoitzean nola sentitu behar duzun esaten dizuten liburuak, ez dut orkestra zuzendaririk behar”.

Editoreekin dituzten gorabeherak, kritikariak... iritzi mamitsuz bete zuten Urretabizkaiak eta Serranok ordu eta erdiko saioa. Entzuleok eskertu genuen idazleen jardun jakingarri eta zintzoa.

Kanal hauetan artxibatua: Euskal literatura  |  Bilbo

Euskal literatura kanaletik interesatuko zaizu...
'Telleria eta gero, zer?' liburuari buruzko polemika
Nork hil nahi du euskarazko nobela beltza Baztanen?

Fikziozko liburu bati buruz solasean aritu ziren Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean otsailaren 6an, ordu eta hogei minutuz, tarteka tentsio handiz. Egoera bitxia eragin du UPNk, Lekarozko institutuko DBH4ko ikasleek irakurri duten eleberri bat jo-puntuan jarriz. Ernesto Prat Urzainkiren Telleria eta gero, zer? (Elkar, 2017) da nobela, genero beltzekoa, eta eskuin erregionalistak salatu du zentroko irakasleek “jarrera ideologiko eta politiko batzuk inposatzeko” erabili... [+]


2018-02-25 | Jon Alonso
Leterenak

Robert Lowell (1917-1967), poeta estatubatuar bat izan zen. Amerikako Estatu Batuetako Liburuaren Sari Nazionala (National Book Award, 1960, Life Studies obrarengatik) eta Pulitzer Saria, poesian (1947an eta 1974an), irabazi zituen. Bakezalea zelako zaigu ezaguna: kontzientzia arrazoiak alegatu zituen II. Munduko Gerrara ez joateko (eta kartzelara joan zen aldi batez), eta Vietnamgo gerraren aurka idatzi zuen.

1960an, hau da, sari inportante hura jaso berri, Imitations liburua argitaratu... [+]


2018-02-22 | Mikel Asurmendi
Ene motzean, eta uste zuloan

Bernardo Atxaga vs Joseba Gabilondoren arteko konfrontazioa hartu du hizpide, Gorka Mercerok Atxagaren alde egin du. Gabilondoren kritika guztiz bidegabea dela dio, baita sakonki argudiatu ere.  


2018-01-28 | Fermin Erbiti
Irazokiren ispiluak

Iruñeko TVEren egoitzan ezagutu nuen, duela ia hogeita hamar urte. Ni etxe hartan egiten zen lehen (eta azken) euskarazko saioaren arduraduna nintzen. Astean Behin programara gonbidatua nuen olerkaria: Francisco Javier Irazoki. Tipo txikia zen, bizarduna; janzkeran-eta, ordurako zaharkitua zegoen hippy itxurakoa. Telebistaz eta poesiaz gutxi zekien kazetari gazteari gizon misteriotsua, isila, atsegina eta sentibera iruditu zitzaion.

Oker ez banaiz, EHUk argitaratzen zuen olerki... [+]


Joxan Artze nostalgiatik harago

Albistea urtarrilaren 12an iritsi zen erredakzioetara: “Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea”, titulatu zuen presaz hedabide honek edizio digitalean. Geroztik pieza periodistiko ugari argitaratu dira idazlearen ibilbideaz, hedabideek osatu dute Artzeri buruzko argazki orokorra. Kointzidentziak ez dira gutxi izan. Baina, zer geratu da kanpoan? Eta zergatik? Zenbaitentzat deserosoa izan daitekeen Artze bat ere badago, aho batez txalotu duten... [+]


Fauna publikoa
Memoria selektiboa

Arrazoi du Goiak: Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, badauzka ezaugarri asko, tartean Donostiako alkateak elkarrizketa honetan erabiltzen duen hizkuntzak estandar arautua izan zezan egindako lan titanikoa, zeina gabe ez den posible ezta elkarrizketa bera ere, hizkuntza gaur egun ulertzen dugun moduan belaunaldi horri zor diogulako.


Sorlekukoen aitortza

Donostian Txillardegi izeneko baserria zegoen tokian omendu dute Jose Luis Alvarez Enparantza. Sorlekuak eman zion ezizena idazle, hizkuntzalari eta militante euskaltzaleari. Euskara batuaren bultzatzaile eta sortzaile nagusietako batek aitorpen ofizialik gabe jarraitzen du sorterrian. Donostian EAJ, PP, PSE-k ez dutelako nahi. Naziotasunaren oinarrian hizkuntza dagoela oroitarazten duelako, agian. Boteredunentzat pertsona deserosoa izaten jarraitzen du Txillardegik, baita hil ondoren ere.


Joxan Artze, the innovative Basque poet, has died

Artze was an important figure in the renaissance of Basque culture from the 1960's onwards, along with other members of the avant-garde Ez Dok Amairu movement, set up in the last years of the Spanish dictatorship. Born at Usurbil, Gipuzkoa, in 1939, he died at home on the 12th of January after an illness.


2018-01-15 | Maddi Alvarez
Azkenean, lortu dugu, aita!

Azkenean, 6 urteren buruan bada ere, Donostian zuk egindako lan mardularen nolabaiteko aitortza herritarra da Antiguako Gaskuña Plazan Mikel Herrerok eginiko oroimen horma irudi ederra. Gorka Erastorbe kazetariak esan duen moduan, “ofiziala da iristen ez den aitortza”.


2018-01-14 | Itxaro Borda
Furakanetan kulunka

Alberto Santanak Euskal Telebistan eskaintzen duen Baskoniako historia bat sail ederrean, duela gutxi, erakutsi zigun euskaldunok ez ginela jatorriz oso itsaso zaleak. Arbasoek ikasi behar izan zuketen olatuen eta galernen artean irauten. XV. gizalditik hona, Islandiarako baleazaleek, mutilik ttipienek, hiru kapitain neska-bahitzaileek eta Ternuako bakailao arrantzaleek aberastu zuten gure kantutegia.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude