156

Gaur arteko bidean Kataluniako herriak ez du gutxi erakutsi. Ausardia eta duintasuna. Kemena eta inteligentzia. Ezina ekinez egina. Bagenekien, halere, lehenago edo geroago Estatuaren horma krudel eta bortitzarekin topo egingo zutela. Une horrek sortzen zituen zalantzak. Errepresioari aurre egiteko gaitasunak. Aurre egiteko edo behintzat eusteko.

Bada, igaro zen urriaren 1eko erreferenduma. Igaro zen eta lezio berri bat eman ziguten. Erabateko konbentzimenduz jantzitako herritar oldea geratzea ez da hain erraza. Zailtasunak zailtasun, herritarrek boto-kutxak bete zituzten. Ondoren, atzera-aurrera batzuen ostean, emaitzak aintzat hartu eta iritsi zen hainbeste itxarotako eguna: Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen parlamentuak. Estatuaren erantzuna ere esperotakoa izan da: 155 artikuluaren aitzakiapean, estatu kolpea Kataluniako erakundeei, kartzela eta jazarpena.

Hortik aurrera bi erraileko bidea ikustear geundela uste genuen: batetik, errepresioari aurre egiteko ekintzena; bestetik, errepublika materialki mamitzeko urratsena. Lehenengoak hartu du indarra, ordea. Salbuespen egoera erabatekoa izanik, erantzun antierrepresiboan murgilduta daude herritarrak eta ordezkari politikoak. Kalean, protesta masiboak; erakundeetako ordezkariak, berriz, salaketa politikoan, gatazka nazioartekotzeko eta Espainiako Estatuaren autoritarismoa erakusteko ahaleginetan.

Jarrera hori erabat ulergarria den arren, errepublikaren garaipenerako funtsezkoa da herritarrek, orain arte bezala, egingarria dela sinestea. Uste osoa izatea, kosta ahala kosta, herriaren indarrari esker lortuko dutela. Horretan biziki lagunduko luke estatu-egiturak osatzen ari direla irudikatzeak. Gauza nimiño eta sinbolikoak badira ere, mentalki beste agertoki batera darama herritargoa. Jendeak sugarra erne mantentzeko aurrerapausoren bat beharko luke, esaterako prozesu konstituziogilean. Egoera latza eta gogorra izanik ere, ilusioa ez zapuzteak berebiziko garrantzia du.

Batasuna mantentzea funtsezkoa izango da beste behin ere. Ez da hauteskundekerietan jausteko garaia. Eta batasuna mantentzeak ez du inondik inora ere zerrenda bakarrean joatea esan nahi; herri-estrategia bateratu bati erantzutea baizik

Beste horrenbeste gertatzen da abenduko hauteskundeei begira. Erabat deialdi antidemokratiko eta salbuespenekoa izateaz gain, marko diskurtsibo arriskutsua gailentzen ari da: 155aren aurkako eta aldeko blokeak. Horrek egoera Kataluniako Errepublikaren aldarrikapenaren aurreko sasoira leheneratzen du. Arazoa 155a izango balitz bezala eta ez Espainiako demokrazia eza. Independentismoari komeni ez zaion atsekabea sor dezake horrek. 155a gaindituta, 156etik aurrera josi behar dira borondateak. Narratiba berri bat beharko dute. Blokeak irudikatzekotan, honakoak hobetsiko nituzke: errepublikaren aldekoak eta kontrakoak. Izan ere, horrek mentalki jada existitzen den errepublikaren defentsan jartzen ditu herritarrak, aurrera bidean. Errepublikari hautestontzietan beste berme bat emateko balio dezatela hauteskundeek.

Halaber, telebista piztu besterik ez dago Espainiako aparatuen beldur nagusiak zeintzuk diren ikusteko: independentisten batasuna eta legitimazio demokratikoa. Behin eta berriro hedatzen ari dira alderdi eta ordezkari independentisten artean arrakala sortzeko eta irudikatzeko mezuak. Batasuna mantentzea funtsezkoa izango da beste behin ere. Ez da hauteskundekerietan jausteko garaia. Eta batasuna mantentzeak ez du inondik inora ere zerrenda bakarrean joatea esan nahi; herri-estrategia bateratu bati erantzutea baizik.  Amore emateko tentazioa izango du batek baino gehiagok, baina egindako bidea ez da alferrik igaro. Orain arte bezala eutsi eta aurrera jarraitzeko indar zakukada bat bidaltzeko balio dezatela azken lerro hauek. Etsitzeak, eurenean ez ezik, gurean ere atzera bueltarik gabeko eragina izango bailuke denbora luzez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko azaroaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude