Ofizialtasuna eta zerrenda bakarra

  • Mikel Asurmendiri irakurri nion ARGIAn bertan Hegoaldekook ez dugula Iparraldearen berri (ia) ezagutzen. Esango nuke egia dela, eta gaineratuko nuke Nafarroaren errealitateari buruzko ezagutza ere, behar baino mugatuagoa dugula Mendebaldean.

Mikel Basabe
2017ko azaroaren 12a

Horregatik pentsatzen dut korner honetako gehien-gehienok jakingo dugula euskara ez dela ofiziala Nafarroa osoan, baina askoz gutxiago izango garela zerrenda bakarraren kalapitaz jakitun gaudenok.

Ostera, bi-biak dira eztabaidagai uneotan Nafarroan, eta biek dute ardatz bera: euskara.

Aspaldiko erreibindikazioa da euskara Nafarroa osoan izatea ofizial. Aurreko parlamentuekin ezinezkoa bazen, oraingoarekin ere bai. UPN, PSN eta PP kontra daudela gauza jakina da. Baina Ezkerra ere kontra dago, eta hura barik ez dago, gaur-gaurkoz, legea aldatu eta ofizialtasuna foru-erkidego osora zabaltzerik. Kito.

Hori esanda, iruditzen zait arrazoi puntu bat baduela Joxerra Olanok, LARRUN 223n  dioenean berriro ere oposizioan izatekotan zaila izango dela ofizialtasuna eskatzea, agintean izan bitartean hura gauzatu ez bada. Gauzatzerik ez badago ere, ofizialtasuna aldarrikatu egin behar da, orain ere bai. Baina: lehenengo-lehenengo, ofizialtasunak zer esan gura duen argitu behar da. Horren bitartez –bitartekoa baino ez baita– zer bilatzen dugun definitu beharrean gaude. Ez bakarrik euskal hiztunari zein eskubide ekarriko liokeen, baizik eta –batez ere, esango nuke nik– ofizialtasun horrek zein betebehar ekarriko liokeen euskaraz ez dakien nafarrari. Izan ere, pentsatzen badugu ofizialtasunak derrigor ekarri beharko lukeela euskara Nafarroa osoan ikasi beharra, orduan etxekalte ariko ginateke. Tren hori aspaldi joan zen (joaten utzi genion?) eta EAEn duela ia berrogei urte posible izan zena ezinezkoa da gaurko Nafarroan, non euskararen bultzada eskubideen errespetuan oinarritu behar den, ez betebeharrak ezartzearekin. Eta eskubideetan oinarrituta ere, nahikoa lan: begiratu bestela Ezkerraren jarrera hezkuntzako zerrenda bakarraren gaian.

Lanerako ildoa, beraz: ofizialtasuna, nafar elebidunen eskubideak Nafarroa osora zabaltzeko, baina ez elebakarrei hizkuntza betebeharrik ezartzeko. Administrazioko lanpostuetarako, EAEko sistema zein den ondo azaldu, hala eskatzen den euskara mailaz, nola euskara ezagutzaren bat jartzeko jarraitzen den prozeduraz–, eta Araneraren Legeari begiratu bat eman.

Eta definitzea eskatzen ari naizenez, beste eskaera bat ere egingo dut Mendebalde honetatik: jakin gura nuke Kontseiluak zer iritzi duen euskararen kaltetan izango diren Heziberri eta 3L ereduaren gainean. Horretaz ez baitiot txintik entzun.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Hezkuntza

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-15 | Jon Alonso
German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat zalantzarik; izan ere urtea emankorra izan da, eta makina bat ekitaldi, mota askotako, egin izan dira urtean zehar azken omenaldi hau arrakastatsua izan dadin; ez alferrik, prestaketa lanak duela urte eta erdi hasi ziren,... [+]


Besaulkiko tronutik

Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!

Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio,... [+]


Emakumeak, arraza eta klasea

Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea liburuan AEBetako emakumeen aurkako azpiratzea aletzen du, beltzak eta langile-klasekoak izateagatik areagotua. Liburuak badakar Lorea Agirrek Davisi eginiko elkarrizketa, non “beltzak” eta “euskaldunak” alderatzen dituen; hango azpiraketan arrazakeriak eta Euskal Herriarenean hizkuntza-zapalkuntzak duen zentraltasunagatik. Davisek ohartarazten du, dena den, ezin dela herri bateko errealitatea zuzenki bestera pasa, tokian... [+]


2018-07-15 | Itxaro Borda
Bron/Broen X

Duela bi aste, hamar hilabete berritzen pasa ondoan, San Izpiritu zubia ireki diete autobus eta beribil saldoei. Ziuntaz pasatzen dira, gauez eta egunez, dioxido partikulak airean hedatuz eta gure biriken sakoneraino barreiatuz.       

Telesaila nordikoz eta latino-amerikarrez hazi euskal idazlea naizenez, erraz imajina dezaket atmosferaren kutsaduraren biktima litekeen hilotz bat, zubiaren erdi erdian etzana, burua San Izpiritun eta zangoak Baiona Handi opulantean,... [+]


2018-07-13 | Iñaki Etaio
Iruñeko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


Fauna publikoa
Nola justifikatu diru-xahuketa

Jesus Lozak esaten baldin badu efizientzia ez dela zenbakitan bakarrik neurtzen, esplikatu beharko luke zer beste funtzio betetzen duen AHTk “behar bezala”. Baina esplikatu beharko luke serio, zeren Radio Euskadin eman duen azalpen honek brometakoa dirudi.


Angula ustelak

Ainhoa eta Inakik 40 miliun euro ordaindu beharko dituztela entzuna ginuen angula ustel ixtorio zerbaitengatik. Hainbeste diru pagatu behar izateko zer nolako kaltea egin ote dute Hego Aldeko euskaldun hautetsi hauek.


2018-07-11 | Gontzal Fontaneda
Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla esku osoaz uste dutenei

Botere politikoak, akademikoak eta mediatikoak azterketei uko egiten diete, baina benetakoak ez direla badakitela diote eta herritarren zati handi bati Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla sinestarazi diote. Eta ez dute teoriak eta iritziak besterik, ez dute batere frogarik aurkezten eta. Hauxe bai, irregulartasun-piloa egiten dute


Belarrifest

Pasaidazu txapa, maitea, azkenean ulertu dut-eta txistea. Aitortzen dut arinegi deskalifikatu nuela euskaltzaletasun zentralizazalearen jokaldi berri irudimentsua, “orain Belarriprest txapa euskaraz oso ondo mintzatzen diren baina hitz egin nahi ez dutenek ere eraman ahal izango dute, borondate onaren seinale”.


2018-07-11 | Santi Leoné
Hereditary

Harrigarria da, beraz, lan honek osatu duen kontsentsua: urteko film onena, dagoeneko; eta film “normal” onena ez bada, beldurrezko film onenetarik, dudarik gabe. Egun batzuetan, arrunt bakarrik sentitzen naiz.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude