Pop librea

21´44´´. Oso Fan. Autoekoizpena, 2017.

Oso Fan taldeak bere lehen diskoa kaleratu du jadanik. Disko polita, gustura entzuten dena. Kantuetan pop kutsuko melodiak entzun daitezke, gozoak, eta folk ukituren bat ere antzeman daiteke. Doinu atseginak dira, eta malenkonia apur bat transmititzen dute.

Kantuetan eguneroko kontu txikiez eta ez hain txikiez mintzo dira, zorroztasunez eta gatz pixka batekin. “Gaur berandutzen hasi da, zin dagizut bihar hasiko naizela agindutakoa egiten, dena ondo egiten”, Gaur lehen singlean dioten moduan.

Giorgio Bassmatti abeslari eta gitarrista donostiarra eta Oriol Flores Donostian bizi den bateria jotzaile katalana dira Oso Fan taldeko kideak. Giorgio Bassmattik bere ahotsa du, bere kantatzeko modua, leuna, apala, eta barruraino heltzen dena. Oriol Flores bateria jotzaile handia da eta ederki aritzen da kantuetan, melodiei erritmoa jartzen eta doinuak osatzen.

Biak ala biak ez dira hasiberriak. Bassmattik lehenago Melodías concertantes (2014) eta Aproposito (2010) diskoak kaleratu ditu Jon Bidaurrekin, eta Kafea eta galletak (2009) diskoa ere egin du. Halaber, Donut taldearekin Allenesque Boutade (1996) EPa egin zuen. Donut taldean Jon Bidaurrekin berarekin eta Ivan Zabalegirekin (Lisabo, Nire) aritzen zen. Oriol Flores musika irakaslea da. Triz3ps, Sortuko dira besteak, Gozategi, Iker Lauroba, Charlie and the Colours, Amor de Tokyo, Izaro eta beste hainbat taldetan jo du, eta disko batzuk grabatu ditu talde horiekin.

Oso Fan taldearen diskoa jendaurreko emanaldietan eta www.bassmatti.com webgunearen bidez soilik eskura daiteke. Berako MIK estudioan egin dute grabazioa, Xabier Erkiziarekin. Grabazioaz eta ekoizpenaz arduratu da Xabier Erkizia, eta diskoa osatzeko garaian beste bi lagun ere aritu dira: Arrate Garcia (koruak eta txindatak) eta Pilar Aguilar (azala).

Oso Fan taldea bere ibilbidea egiten ari da, eta gero eta ezagunagoa da. 2016ko Gure Bazterrak musika taldeen lehiaketa irabazi zuen. Taldekideen hitzetan, saria pizgarri eder bat izan da musika egiten segitzeko: “Kriston ilusioa egin digu horrelako aipamena jasotzeak, gure pop librea egiten jarraitzeko”.

Hainbat emanaldi egin dituzte orain arte. Besteak beste, Bilboko eta Durangoko Kafe Antzokietan, Iruñeko La Zentral aretoan, Azpeitiko San Agustin kulturgunean, Zarauzko Modelo aretoan, Urretxuko Kalegorrian musika zikloan, Japonian, eta aurrerantzean ere han eta hemen jotzen ikusiko ditugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko uztailaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude