Ustezko

Albistegiak delituz eta salaketaz zamatuta iristen zaizkigu begi-belarrietara. Urliak lapurretan egin omen duela; ustez Sandiak iruzur egin diola ogasunari... Omen, ei, bide, ustez, antza, itxuraz, dirudienez, agidanez, nonbait.

Hanka-puntetan dabiltza kazetariak inor ez mintzeko (betiere euskalduna ez izatekotan mindua). Edota demanden beldurrez, sekula ez dago jakiterik-eta.

Ustezkokeria hau, baina, hedatu egin da; behar ez zen lekuetara, gainera. Ustezko bortxaketa, eta ustezko eraso sexuala errepikatzen dituzte mantra baten moduan. Ustezkoak atxilotutakoak dira epai batek kondenatu arte; ez, ostera, delitua, sekula ez ustezkoa. Halakorik ez da gertatzen lapurretekin, esate baterako. Salatutako lapurretak lapurreta dira, eta kito!

Beraz, ustezko erabilita, zalantza jartzen da erasoa eta emakume salatzailea. Andrakumeon berbak ez duelako balio, poliziak berak norbait atxilotu arren. Komunikabide askok ez digu sinesgarritasunik ematen andrazkooi halako denuntzia bat egiten dugunean. Antzina ere ezin genuen epaitegietan lekuko izan, adibidez. Historikoki emakumeen esana gutxietsia izan da. Beti, antza, justiziaren izenean. Itxuraz, egiaren mesedetan, emakumeok ustezko gezurtiak baikara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude