Dezepzioa

Errege eta Erregina Katolikoen oinordeko leialena den Felipe Gonzalez dezepzionatuta dago, eta ondorioz, sekulako lurrikara politiko ideologikoa eragin du espainiartasunaren defentsan: estatu kolpe zibila abiarazi du sozialistatik eta obrerotik deus ere ez duen alderdian. Idazkari nagusia bota du, eta ideologia nazional sozialista duen alderdia Espainia Handia eta Askearen zerbitzura jarri du politikari ohi onomatopeikoak... Rata-ta-ta-ta!

Santos presidente kolonbiar Nobel Sariduna ere dezepzionatuta omen dabil. Bakearen atzetik buru belarri ibili ostean eta estatuko aparatu mediatikoa alde izanagatik ere, gerra bukatutzat emateko bozketa plebiszitarioan galtzaile atera da. Eta, gainera, herritarrei eskaini die Bakearen Nobel Saria, kolonbiarrek Gerraren Nobel Sariaren hautua egin eta gero.

Beren burua dezepzionatuta baietz izan, Neguko Jauregia armen bidez eskuratzearren borroka armatuari ekin zioten FARCeko militanteek ere, hauen akta fundazionalean boterea armen bidez eskuratzea izan baitzen, eta ez bakea lortzea armen trukean. Baina konturatu dira armetan dabilen erreferente internazionalik gabe eta nazioarteko komunitatearen onespen barik, ezinezko zaiela boterea eskuratzea, eta hobe dela amaiera duina ematea sufrimenari, suizidio kolektiboa onartzea baino.

Ez dakit bada, “dezepzio” egoera animikoa den, sentimendua edota emozio soila, sentsazio hutsal
edo bonba nuklear suntsitzailea...

Dezepzio galanta dute, halaber, ATA sigladun taldexkako jarraitzaileek, garai bateko KAS Alternatibaren bost puntuetatik bat bera ere lortu gabe (Amnistia eta Euskal Herri marxista leninista, demagun), ETAk armak bertan behera utzi izanagatik. Eta are dezepzionatuago daude Ezker Abertzalearen iritzi nagusia garai batean haiek indarrean izan zutenaren guztiz kontrakoa delako. Marjinalian bizi behar izateak sekulako dezepzioa ematen bide die.

Ilusioa piztu die, bestalde, Euskadiko Autonomiadun Jose Antonio Agirre lehendakariaren filosofia berreskuratzeak abertzale zein konstituzionalistei, haren kargu hartzearen urteurrenean. Euskal Autonomia Erkidegoa defendatuko zuen gudarostea eta Ertzaintza polizia sortu zituen, muga geografiko “mugatuak” eraiki eta diru euskalduna sortu zuen lehen lehendakari independentistaren asmoak barik, eta zeharkakotasuna eta elkarbizitzaren izenean, sekulako atsekabea eta desengainua hartuko dute abertzaleek Agirre lehendakariaren irudi neutral eta pasibotik haragoko edukian begiratua jartzen ez bazaio.

Honen guztiaren ondorioz, ez dakit bada, “dezepzio” egoera animikoa den, sentimendua edota emozio soila, sentsazio hutsal edo bonba nuklear suntsitzailea... Asepzio soil hori aditze hutsak munduko ilusio eta itxaropenak oro birrindu baino ez baititu egiten, antza.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude