Kubatar nortasunaren leihoak zabalik Gernikako Astran

  • Kubako Pinar del Río probintziako Viñales herrian Ventana al Valle proiektu soziokultural komunitarioa jarri zuten abian 2010ean, bertako kultura adierazpen jatorrei duintasuna eta bultzada emateko xedez. Proiektuak lagun ugari ditu gurean; horiek antolatu dute Ireki Leihoa Kubari jaialdia Gernikako Astran, ekainaren 10 eta 11n, Ventana al Valle ezagutzera emateko eta laguntza biltzeko asmoz.


2016ko ekainaren 09an
Kultur adierazpide ugari lantzen dituzte Ventana al Valle proiektuan: musika, dantza, repentismoa, antzerkia...
Kultur adierazpide ugari lantzen dituzte Ventana al Valle proiektuan: musika, dantza, repentismoa, antzerkia...

Viñaleseko harana Gizateriaren Kultura Paisaia izendatu zuen UNESCOk 1999an. Paisaia horren ezaugarririk behinena harana inguratzen duten mogote izeneko kareharrizko muino biribilduak dira. Baina geologiaz harago, bertan bizi direnek garatutako kultura da kultura paisaia, ingurunearen eta gizakiaren arteko elkarrekintza. Adibidez, jendeen eta lurraren arteko harremanetatik sortu zen tabakoaren kultura Kuban, eta azken 200 urteotan garatu da Viñalesen, munduko tabakorik onenetakoa ematen duen Vueltabajo eskualdean. Hori bezala kolonizaziotik aurrera garatutako beste hainbat adierazpen sinkretiko eta jator aurkituko ditugu Viñalesen: yoruba eta kreole dantzak, dezimismoa eta repentismoa, ahozko literatura eta beste asko, kubania esaten dioten izaera ukiezin hori osatzen dutenak.

2010ean aurkeztu zuten Ventana al Valle proiektua, eskualdeko eta Kubako kultura nortasunaren ezaugarririk behinenak sustatzeko helburuz

Viñaleseko gizarte txikian aldaketa handiak izan dira azken urteotan, irla osoan bezala, baina bertan berriagoak dira eta azkarrago ari dira gertatzen aldaketok. Duela gutxi arte, erabat nekazaritzari emana zen Kubako mendebaldeko herri hau, guajiroa, hangoen izendapena hartuta. Turismoak, berriz, goraldia ekarri dio herriko ekonomiari, baina nagusiki ostatatzearen inguruan eta zerbitzuen arloan dihardutenei eman dizkie dibisak, eta biztanleen arteko ezberdintasun ekonomikoak areagotu dira. Kulturari dagokionez, Ventana al Valle proiektuko kide Miguel Angel Díaz Catalá idazlearen esanetan, “zenbait kultura-kontsumo ohitura arrotz nagusitu dira, herriko kultura tradizional eta herritarrarekin zerikusirik ez dutenak, eta nagusiki turismoaren bidez sartzen ari dira”.

Bestalde, AEBekiko harremanak normaltzearen eta irlan egon diren lege aldaketen ondorioz, turismoaren igoera handia aurreikusten da datozen urteotarako: “Kuba gero eta sartuago dago mundu globalizatuan, eta turismoak gero eta leku handiagoa du Viñaleseko bizitza sozial eta ekonomikoan”, uste du Díaz Catalák.

Kubaren nortasuna sustatzeko leihoa

Eragin horiez kezkatutako kultura eragile batzuk biltzen hasi ziren, horien artean Díaz bera, Daysee Amador irakaslea eta Ricardo Alvarez historialaria, eta 2010ean Ventana al Valle proiektu komunitarioa aurkeztu zuten, eskualdeko eta Kubako kultura nortasunaren ezaugarririk behinenak zaintzeko eta sustatzeko helburuz, belaunaldi berrietarako transmisioan arreta handia jarrita. Proiektuak harrera ona izan du herrian, eta jende asko ari da esku hartzen. Dantza eta antzerki taldeak antolatu dituzte, baita musika, repentismoa, historia eta pintura lantegiak ere. Emanaldi ugari egin dute inguruetan Arison eta Arichiqui dantza taldeekin eta hainbat sari jaso dituzte, azkenetakoa Kuba osoko Iraultzaren Defentsarako Batzordeek (CDR) emana. “Auzoko gauak” izeneko emanaldi ugari egin ohi dute eta horien berri ematen dute ventanaalvalle.org webgunean eta Facebooken.

Baina proiektuak hazi egin nahi du, eta orain kulturgune bat eraiki nahian ari dira, beharrezkotzat baitute sortzaileek euren lanak agertuko duten ranchón edo antzoki modukoa. Duela urtebete hasi ziren lanak, hainbat oztopo burokratiko gaindituta. Agertokia, aldagelak, grabaketa estudioa eta beste azpiegitura batzuk izango dituen eraikina altxatzen ari dira, baina sarri lanak gelditu egiten dira, material edo diru faltagatik. “Tokiko administrazioak, egun, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza lehentasunezkoak izanik, ezin dio proiektuari dirurik eman, baina beste laguntza mota batzuk ematen dizkigu eta haren onarpena dugu”, azaldu du Díaz Catalák.

Turismoak goraldia ekarri dio Viñaleseko ekonomiari, baina nagusiki zerbitzuen arloan dihardutenei eman dizkie dibisak, eta biztanleen arteko arteko ezberdintasun ekonomikoak areagotu egin dira

Beren burua finantzatzeko asmoz, gela bat prestatu dute turistak hartzeko.  Etxe pribatu baimenduetan egiten da ostatatzearen zati handi bat Kuban, eta horrek, turistei herritarrak hobeto ezagutzeko aukera emateaz gain, irabaziak sozializatzen ditu hein batean. Ventana al Valleren kasuan, turismoaren ondorio txarra –ezberdintasunak sortzea– kendu eta komunitatearentzako onura bihurtzen da. Bigarren gela bat gaitzeko lanean dabiltza eta udarako prest izango dute. Hala ere, hori eraikuntza ordaintzeko nahikoa ez eta Euskal Herriko lagun batzuk antolatu egin dira proiektuari elkartasuna bideratzeko, irlan bizi diren zenbait euskaldunen laguntzarekin.

Euskal Herriarekin lotura

Kanpoko bisitari ugari igaro da azken urteotan Ventana al Valle proiektutik, horietako asko euskaldunak. Euskal Herrian bizitzen egona da Díaz Catalá, eta hortik etorri zitzaion hastapenetako harremana euskaldunekin. Gerora proiektuaren berri ematen aritu da eta urtero euskaldun ugarik bisitatzen du. Izan ere, kubania-ren funts jator, ukiezin eta batzuetan zehaztugabe horien bila hurbiltzen dira bisitarietako batzuk Viñalesera, eta proiektuan aurkitzen dute Kuba osoan gero eta atzematen zailagoa den espiritua, sorkuntza giro irekian.

Euskaldunek konplizitate berezia sumatzen dute hasieratik Ventana al Vallen, irlako beste leku askotan ez bezala, han jendeak Euskal Herriaren berri baitu. “Familia giroa da, beharrizan kulturalak oso antzekoak dira munduko bazter guztietan, baina han oso inplikatuta ikusi dugu jende asko. Leku fisikoa oraindik lortu gabe ere, proiektua hain bizirik egoteak harritu ninduen”, dio iaz han egondako Naroa Idoiaga gernikarrak. “Beste asko bezala, bizpahiru egun emateko asmoz hurbildu ginen Viñalesera, eta proiektua ezagututa astebete baino gehiago geratu ginen”.

‘Kubania’-ren funts ukiezin horien bila hurbiltzen dira bisitari batzuk Viñalesera, eta Ventana al Vallen aurkitzen dute Kuba osoan gero eta atzematen zailagoa den espiritua

Euskal kudeaketa taldeak hainbat ekintza antolatu ditu egitasmoa ezagutarazi eta harentzako laguntza biltzeko: erakusketak, hitzaldiak, azoketan materiala saltzea… Amparo Loizaga da talde horretako arima, eta pasioz mintzo da proiektuaren inguruan: “Maitemindu ninduen jende hauek beren identitatea bertokoen zein bisitarien artean aldarrikatu eta zabaltzeko duten grinak; Euskal Herriak ere, desberdintasunak gorabehera, horrelako aldarrikapena egin du eta harro gaude gure kulturaz”, dio Loizagak. Bertakoek bertakoentzat egindako proiektua da Viñalesekoa, baina kulturen arteko topagunea ere bada, Loizagak dioenez: “Txalapartari edo bertsolariak badoaz, bertan aritu behar dute, hangoekin batera, hartu eta emateko lekua baita”.

 

Hausnarketa, kultura eta jaia, ‘Ireki Leihoa kubari’ jardunaldien bigarren edizioan

Iragan urtean Gernikako Astra kultura fabrikako lagun batzuk izan ziren Ventana al Vallen, eta hortik sortu zen Ireki Leihoa Kubari jaialdiaren bigarren edizioa bertan egiteko ideia. Aurrekoa Abadiñoko gaztetxean egin zen 2014ko azaroan.

Astrako jaialdia ekainaren 10 eta 11n egingo da. Lehenbiziko egunean elikadura burujabetzaz jardungo dute EHNE Bizkaiako eta Allende Salazar ikastetxeko kideek. Ondoren, Andoni Egañak, Xabi Payak eta Jon Martinek repentismoa izango dute hizpide –eta bertsotarako gai–, Josu Goikoetxea gai jartzaile lanetan dela.

Ekainaren 11ko egitaraua Euskadi-Kuba elkarteak antolatutako Zer ari da gertatzen Kuban? hitzaldiarekin hasiko da. Arratsaldean, berriz, Ventana al Valle proiektua aurkeztuko dute, eta bien tartean elkartasun bazkaria egingo da. Horrez gain, dantza eta musikari lotutako hainbat ekitaldi izango dira bi egunetan zehar.

Bestalde, ekainaren 18ra arte Kubari eta Ventana al Valleri buruzko erakusketa izango da zabalik Astrako lehenengo solairuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-19 | Bertsozale.eus
Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak, irailaren 21ean eta 22an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Chill Mafia taldeak jotzeari utziko diola iragarri du

Taldeak bere azken lana izango den Agur eta ohore x allá va la despedida lana kaleratu berri du. Oholtzak utzi eta agur bira egingo dutela iragarri du Chill Mafiak hiru urteren ostean. Iruñean abenduaren 25ean egingo dute azken kontzertuetako bat.


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Makrofestibalak: ezin neurria hartu eukaliptoari

Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]


2024-09-18 | Julen Azpitarte
Bruce LaBrucek 60 urte
Kulturaren eta zinemaren kontra

Zuzentasun politikoaren etsai amorratua bilakatu da Bruce LaBruce (Southampton, Kanada, 1964) zinemagile gay-a. Filmatzeko sosik gabe, emakume zoro eta punkiekin bizi zela etxetzar batean, lagun horien bizitzak dokumentatzen abiatu zen. Antzera dihardu egun: aurrekonturik gabe,... [+]


Eguneraketa berriak daude