Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak, irailaren 21ean eta 22an

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 19an - 12:21
Azken eguneraketa: 17:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pasa den bi saioetan bezala, Lazkao eta Elgoibarko saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera. 

Lazkaoko saioan, irailaren 21ean, bertsolari hauek ariko dira kantuan: Beñat Iguaran Amondarain, Gorka Maiz Alustiza, Iban Urdangarin  Lardizabal, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Julen Zulaika Alkorta, Oihana Arana Cardenal, Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza ariko da.

Elgoibarko saioan, irailaren 22an, beste bertsolari hauek ariko dira: Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga, Libe Goenaga Arrieta, Unai Izagirre Etxeberria, Uxue Fernandez Lasa, Gai-jartzailea Olatz Zuazubiskar izango da.

Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

 


Eguneraketa berriak daude