Maila bat gorago

Euskararen aldeko dinamika maila bat gorago eraman behar dugu hurrengo urteotan. Ari garen maila honetan luze jarraitzea, atzera egitea litzateke. Zertan egin gora, baina? 

Euskarak hobekuntza nabarmena izan du zenbait eremutan, baina ez gizartearen luze-zabalean. Piramide baten modura meta genitzake euskararen eremuak, arrakastatsuenak oinarrian eta garapen eskasenekoak goian jarrita. Beheko mailan aipa genitzake, adibidez, ezagutzaren hedapena, euskarazko literaturaren loratzea, hezkuntzaren euskalduntzea, euskalgintza herritarraren zein instituzionalaren prestakuntza eta gutxi batzuk gehiago. Piramidearen maila horretatik gorantz leudeke arlo edo dimentsio gero eta ahulagoak euskararentzat, hala nola eguneroko erabilera, hedabideak zein IKT delakoak, kultura kontsumoa, lan mundua eta beste hainbat. Egun dagoen punturik kritikoena eta, hortaz, alegiazko piramide horren erpina, lidergoaren eta estrategiaren antolamenduarena da.

Gizarte mugimendua eta herri administrazioetako euskara atalak izan dira hizkuntzaren estatusa hobetzeko ildoak markatu eta indarrean jarri dituztenak. Baina, nork bere kasa jardun du, ez lankidetzan. Landutako eremu geografikoak zein estrategiak ezberdinak izaten dira, eragileen arabera eta alderdi politikoak eta horiek ordezkatzen dituzten ideologiak  tarteko. Batzuetan euskara ahoan, baina norberaren interesa buruan. Ulergarria, baina ez egokia.

Edozein kasutan, euskararekin lotura edo zeregin zuzena dutenek baino ez dute parte garrantzitsurik hartu. Gizarte eragile gehienak euskarari buruz taxuz arduratu ez izana gabezia handia izan da. Horretan keinu bat egin dutenek ere, jardun puntualetarako baino ez da izan. Ematen du euskara ez dela gizarte osoaren interesekoa, hizkuntza denona eta denontzat ez balitz bezala. Kontua da gizarteak ez badu euskara bere egiten, euskara ez dela gizarteaz jabetuko.

Egungo lidergok eta estrategia partzial zatikatuak gainditu, eta gizarte eragile gehienen inplikazioa eskuratu behar da. Horretarako, beharrezkoa da dinamika berri bat abiatzea,  nor diren guztiak barne hartuz eta koordinatuz gizartean: ekonomikoak, kulturalak, herrigintzakoak, politikoak, instituzionalak, akademikoak... Igo beharreko maila, beraz, lidergoaren eta estrategiaren ingurukoa da. Horrek ahalbidetuko du euskarak ere gorantz egin dezan. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko ekainaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


2024-04-14 | Gorka Menendez
Aste Santua eta ramadana

Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude