Urte berriari hasiera eman genionetik bizpahiru aste pasa diren honetan, eta argi geratu zaizun honetan, berriro ere, temati saiatu ezean, nekez beteko dituzula abenduaren 31n zeure buruari ezarritako helburu horiek guztiak; azken batean data arbitrarioa delako (nolabait neurtu behar baitugu denboraren igaroa), eta erlatiboa, eta hortaz egutegia mudatzearen ekintza ez zaizulako burdin goriaren bortiztasunarekin markatu bihotzean, hala nola trabatzen diren urdailean epifaniak, bidegabekeriak zenbait bidaia eta maitatu izan dituzunen agurra, zure usadioak edo sinesmenak edo birbideratu nahi zenukeen dena delakoa benetan eta derrepentean aldarazteraino (nahiz eta horrek ere diziplina eta buru gogorra eskatzen dituen, gero, egunero); okasio honetan, hain zuzen ere, baliatu nahi nuke zutabe hau geure buruei laguntzeko, besterik ez bada, urte hasierako helburu horietako bat behintzat mamitzen.
Aliatua izateko xede dohatsuaz ari naiz, jakina, aliatua izatea ulertuta modu honetantxe: talde baztertu bateko kideen eskubide-berdintasunaren alde borrokatzen dena, talde baztertu horretako parte ez izanda ere. Adibide batzuekin labur adieraztearren: ni bezalako cis-emakume bat transen alde, ni bezala hemen jaiotako bat paperik ez duen auzoaren alde, zu bezalako aita jator bat ni bezalako neska gazteen alde. Eta abar. Izan ere, Franchesca Ramsey bideo-blogariari esker iritsi zaizkit aliatua izateko bost aholku ezinago erabilgarri, eta azpidatzigintzan alfer nabilenez azkenaldi hurbilean baina eskuzabaltasunaren sukar betean natzanez oraindik ere, euskaratu egin ditut, laburtu; funtsean, hitzezko formatu honetara egokitu.
Etxe bat eraikitzearekin konparatzen du kontua Ramseyk: adiskideari lagun egin nahi diozu bere txokoa muntatzen, baina (kasu baterako) igeltseroen jardunaz den mendrena ere ez dakizularik, zimenduak ondo izorra ditzakezu, zeure asmo onenekin kargatuta ere.
1) Hasteko, jabetu zaitez zeure pribilegioez; eta ez dezazula hitza gaizki uler, pribilegioak edukitzeak ez baitu esan nahi ez duzunik sekula sufritu, ezta ez zarenik sekula borrokatu zerbait lortzeko edo dena emanda jaso duzula ere, ezpada zein zaren dela-eta, ez duzula gauza batzuei buruz sekula pentsatu behar izan, zeure jatorriagatik (adibidez) ez zaizkizula sekula arazotsuak gertatu.
2) Gero, entzun, eta egin etxeko lanak. Adiskidearen ahotsa entzuteko prest egon behar duzu ikasiko baduzu; gaur egun, sareen bidez, zientoka dira aukerak: aditu, irakurri, galdetu eta egin etxeko lanak sustatu nahi dituzun gai horien berri xehe eta zehatzagoa izateko.
3) Ondoren, salatu, baina ez dezazula tapatu adiskidearen ahoa. Aliatuaren lana da laguntza ematea, dauzkan pribilegioak erabiltzea beste batzuen kontzientziak iratzartzeko, baina sekula ez adiskidearen ahotsaren gainetik goratuz berea.
4) Jarraian, jakin noiz edo noiz erratuko zarela, eta eskatu barkamena aldiro. Gauzak desikastea prozesu bat da, bizitza osorakoa eta sarritan zaila, labainak dira lurraldeak, eta aise irristatuko zara. Gogoan izan gakoa ez dela zure asmoa, alegia, asmo onez egin duzun irrist, ezpada eragina, alegia irristatzean zerbait hautsi duzula; beraz, kargu hartzen dizutenean, atzera ere, arretaz entzun, hausnar egin, barkamena eskatu, eta aurrera.
5) Eta amaitzeko, guztietan garrantzitsuena, zalantza-izpirik gabe: aliatua zarela esatea baino, aliatua izatea da kontua. Ez da hitz egitea ezpada ekitea, aipatutako lau pauso horiek egunero-egunero egitea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Etsi ote du Donostiako goi agintariak lortu ezinik nahi beste arroztea hiria? Pot egin ote du gazte donostiar eskisitoak beren auzoetatik ezin deserroturik? Nekatu ote da hiriko jauntxo kapitalista handien irrika neurrigabeak ezin aserik? Ez dirudi. Esango nuke ezusteko aldaketa... [+]
Urriaren 4an Iruñean egin zen manifa izugarria izan zen. Momentu oro, nire irudipena izan zen hiriko kaleak betetzen genituen pertsonok adin, jatorri eta pentsamolde ezberdinetakoak ginela. Gizateriaren parte izatearen sentimenak desberdintasun guztiak gainditzen zituen... [+]
Oinei begira ibiltzea arriskutsua izaten da, baina nahiko hala bizi gara. Inguru urruneko oihartzunen batek aztoratzen gaitu noizean behin; gora ez begiratzeak ustekabeko bonbaren bat irenstera ere eraman gaitzake. Ez dago erraza. Hemen tenis partida batean bezala egon behar... [+]
Norbait zalantzatan bazebilen, uda honetan Iberiar penintsulan izandako sute erraldoiek berretsi dute krisi ekologikoaren ondorioen aroan bete-betean sartuak gaudela. 2025. urtea amaitzeke, dagoeneko ia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren azalera osoa bezainbeste erre da (600.000... [+]
Lerro hauek idatzi aitzineko egunetan gure zazpi herrikideren, gure zazpi lagun, barride, seme eta alaba, militantekide, haurride, ikasle ohi, lankide, ezagun, gure Aintzane, gure Gorka, gure Eki, gure Garazi, gure Eñaut, gure Garbiñe, gure Itziren eta, kasu,... [+]
23:45. Nor Naizen Baneki sorkuntza berrian murgildua naiz. Irulegiko eskuaren aurkikuntzak piztu zidan ikuskizunaren lehen txinparta: nire historia ezagutzen ez badut, ezkutatua zaidan historiaren preso egotera kondenatua izango naiz. Ez naiz patuaren zentzua induskatzen ari... [+]
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egin dugu, indartsu. Itxi ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu ohikoak ez... [+]
Durango ez da Iurreta pasata hasten: irailean hasten da eta ez da inoiz amaitzen. Hasi dira aurkezpenak bata bestearen atzetik: Bernardo Atxagaren eleberria, Eider Rodriguezen ipuinak, Danele Sarriugarteren beste zerbait... eta etorriko dira gehiago. Tentazio gehiago. Ping... [+]
Tim Berners Lee-k, internet denok erabiltzeko gai bilakatu zuenak, liburu berria idatzi du: This is for everyone (Hau denontzako da). Bere lanaren inguruko memoria bat da. Gaur egun, internetez edukiak zabaldu daitezke Berners jaunak sorturiko WWW (World Wide Web) teknologiari... [+]
Joan den astean sinatu zuten su-eten akordioa entitate sionistak eta palestinar erresistentziak. Israelek akordioa betetzen badu, palestinar herriak arnasa pixka bat hartu ahalko du azken bi urte hauetako ofentsiba kriminalaren ondoren: Israelgo armadak Gazatik atera beharko du,... [+]
Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]