Ahal dugu?

Gipuzkoako Podemos-Ahal dugu elkarte politiko berriaren buru izateko hamabi hautagai zeuden: hamabiak gizonezkoak. Gipuzkoakoa ez da salbuespena izan. Alegia, Espainiako Estatuko hamar hiri nagusienetatik bitan bakarrik emakumezkoak izan dira Podemoseko buru izateko hautatuak. Paritate neurriek kritika bortitzak eta isekak jaso dituzte. Emakume askok diote ez dutela kuota huts izan nahi, baina sexismoak aukera berdintasuna oztopatzen duen neurrian, meritokrazia ez da bidezkoa, ezta egiazkoa ere. Ala pentsa behar dugu Podemosen ez dagoela lidergorako gaitasuna daukan emakumezko kide esanguratsurik?

Berdintasun legeak garatu ziren arte, gizonak ziren erakunde politikoetako jaun eta jabe (80ko hamarkadan, Eusko Legebiltzarreko %80 baino gehiago). Desoreka historikoak zuzentzeko neurri positiboak (esaterako, kremailera zerrendak) ezinbestekoak dira, baina ez dira nahiko. Errotik hasi behar dugu, zergatiak sakonki aztertu eta analisi horretatik abiatuta neurriak hartu. EUDELek, esaterako, emakumeen gizarteratzean lidergo eta protagonismo jarrerak gizonen kasuan bezainbeste sustatu zen eta saritzen ez direla ikusita, 2012an Virginia Woolf Basqueskola ireki zuen; jendaurrean hitz egiteko tailerrez edota coaching saioez osatutako jabekuntza ekimena.

Baina beste traba latz batek kezkatzen nau: gizon politikariek boterearekiko daukaten atxikimendua. Paritatearen ondorioa jakin badakite: bi gizon zeuden lekuan, emakume bat sartzeko bietako batek postua utzi beharko du. Emakumeen lehiakortasuna ekiditeko gizonak euren arteko korporatibismoz eta eguneroko jarrera matxistez baliatzen dira. Halaber, egun ere leialtasun, aliantza eta erabaki politiko asko esparru ez formal maskulinoetan sukaldatzen dira: poteoan, futbol partidan... Hala saiatzen dira emakumezkoak politikan arrotzak diren sentipena mantentzen.

Pasa den abenduan Caracasen egon nintzen, Venezuelako Kultura Ministeriok antolatutako nazioarteko topaketa batetan, hain zuzen ere Feminismoa, generoa eta boterea izeneko mahai-inguru batean hitz egiteko gonbitarekin. “Chávez no murió, se multiplicó” bezalako leloen uneoroko presentziak “betiereko komandantea”ren (hala deitzen diote) itzalaren pisua adierazten zuen. Chávezek 2011n “iraultza sozialistak feminista izan behar du” esan zuen. Horrek eragin sinboliko izugarria izan zuen iritzi publikoak feminismoarekiko zuen jarreran. Baina, hala ere, jardunaldi horietan gizonak izan ziren protagonistak, giza eskubideak edo kezka ekologistak edozein mahai-ingurutan aipatzen ziren, eta aldiz, emakumeen eskubideen aldeko hitzak ekimen feministetara baino ez ziren mugatu. Hau da, zeharkako apustu feminista ez zen inondik inora ageri.

Chávez baino lehenago Zapaterok ere feminismoa aldarrikatu zuen, eta orain dela gutxi Podemoseko Juan Carlos Monederok ere bere burua feminista izendatu du (Madrilgo feministei galdetu zer iruditzen zaien Monedero). Esanguratsua da lider politiko batek feminismoarekiko atxikimendua adieraztea. Baina gizon ezkertiar askok ikur feministak astintzen dituzte euren pribilegio eta botere patriarkalera tinko oratuak dirauten bitartean. Apustu sinbolikoa onuragarria da neurri koherenteen bidez gauzatzen bada, bestela keinu hipokrita hutsa da.

Tamalez, Podemos bezalako ezkerreko elkarte politikoetan patriarkatuaren osasun onarekin topo egiten dudanean, 15-M mugimenduaren leloa –PP eta PSOEri zuzendutakoa– samintasunez gogoratzen dut: “Ez, ez, ez naute ordezkatzen”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude