Albo-kalte txiki bat

Joan Mari Torrealdaik,  1975ean, soziologiako bere doktore-tesia egiteko, orduko euskal idazleak hartu zituen ikergai, eta, haien artean egindako inkesta zabal batean oinarrituta, ikerketa luze eta sakon bat burutu zuen, handik bi urtera, beste eduki batzuk ere gehituta eta Elizegi anaien argazki-galeria guztiz inportante batekin, liburu mardul gisa plazaratu zena: Euskal idazleak, gaur. Luxuzko edizioa izan zen, Jakin taldeak gauzatu eta Lankide Aurrezkiak plazaratua, garai hartan Laboraleko marketin-buru zen Luis Iriondoren izaera baikor eta gartsuari esker, besteak beste.

1995ean, 20 urte igarota, euskal idazleen panorama dezente aldatuta zegoela susmaturik eta susmo hori datuetan ere egiaztatu nahirik, aurreko inkesta berritu, momentuko idazleen artean banatu, eta handik ateratako ondorioekin liburukote berri bat idatzi zuen Torrealdaik berak: Euskal kultura gaur; Jakin eta Laboralarekin batean Elkar fundazioak kaleratua 1997an. Guztiz bestelakoak ageri dira garaiko kezkak, eztabaidak, generoak (kazetariak eta saiogileak ia guztiz desagertu ziren idazle aipatuenen artean, fikziogileen mesedetan), baita argazkietako aurpegiak ere, Aitor Bayok eginak oraingoan.

2015 izango da datorren urtean. Beste 20 urte igaro dira, ia-ia. Aukera bikaina idazle-jendearen argazki dinamiko horrekin jarraitzeko, gure zimurrak nolakoak diren ikusteko, urteotako aldaketa sozial, politiko, ekonomiko eta teknologikoek ofizio zahar honi nola eragin dioten galdetzeko, androzentrismo erabatekoa nola irauliz doan konstatatzeko, lankideen arteko hautuetan top-ten gustukoena nork osatuko duen kuxkuxeatzeko…

Tamalez, ez da halakork izango. Ez Torrealdaik eginda behintzat. Berari galdetuta esan digu gaiari buruz zituen paper guztiak Guardia Zibilak eraman zizkiola, Egunkariaren kontrako operazioan. Hori, orain dela ia hamabi urte gertatu zen; baina ordutik hona gai horri loturiko auziak bizirik jarraitu du epaitegietan, besteak beste Torrealdairen beraren kontrako zigor mehatxu eta guzti. Garbi dago ez dela egoerarik onena, 70 urte bete eta gero, hirugarren ikerketa monumental bati ekiteko. Espainiar zapalkuntzak euskal kulturari ekarri dion beste kalte bat; oraingo hau ez horren handia, agian, baina kaltea azken batean.
 

Ba al da zuen artean soziologo gazte eta kementsurik, halako proiektu bati heldu nahi dionik?

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude