Eskoziaren gaztaka

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Doinua: Hamalau heriotzena.

Duela hiru urte
zabaldu zen Gazta
esanez: mundu bolak
zati asko dauzka.
Ez garela ardiak,
ez dugu nahi bazka...
eta hartuz geroztik
artzainaren kasta
“gaztaka” itxura hartzen
ari da gatazka.

Eskoziarengan dago
munduko begia
baina gazta honek ere
nola ilargia
soilik bistatu arren
argidun erdia
badu beste erdi bat,
beste aurpegia
hemen falta duguna:
Londres, alegia.

Eskozian herritarrek
behar dute hauta
Britainia Handiaren
In-a edo out-a
hautatzea da gako
zer hauta da mauka
orain ukapenean
“europeizauta”
jarraitu nahi duenak
zailagoa dauka.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude