Larrun 

Indepen... zer?

Euskal jendea oso galduta ikusten dut independentziaren gaiaren aurrean, eta harritzen naiz, zeren, teorian, independentziaren bidea jorratzeko sortu zen ETA, eta PNVren lan instituzionalak ere helburu hori agertu izan du, lotsati eta urtean behin bada ere, jomuga.

Pako Aristi

2363. alea
2013-03-31
alde 6    kontra 0

Baina ondorioa zein izan da, ETA sortu zenetik 50 urte eta PNVk autonomismoa inauguratu zuenetik 33 joan direnean? Jendeak nahastuta jarraitzen duela independentziaren inguruan.

Beraz, hiru baieztapen egiteko moduan gaudela esango nuke:

1-    Aipaturiko bi jokamolde horiek, zein armatuak nola autonomiko/instituzionalak, ez dutela balio independentzia lortzeko; beraz, abandonatu eta gainditu beharreko bideak direla.

2-    Gure politikoen gain dagoela, lehenengo eta nagusiki, gaur independentziatik hain urrun egotearen ardura eta errua, eta bigarren lekuan herriaren gain, politikoei itsuki jarraitu dielako energia sozialen indar zoragarria haien kontrolpean utziz.

3-    Gure politikoak sektarioak direla, gregarioak eta prekarioak, eta ezaugarri horien pean funtzionatuz ezin dela arazo nazional bat konpondu, gutxieneko adimen ideologikoa, batasun estrategikoa eta begirada global baten ahalmena eskatzen dituen prozesua baita.

Ez dut ezer haien aurka, baina akatsak esan egin behar dira, konponduko badira; akatsak ez seinalatzeak eternizatzeko bidean uzteko baino ez du balio.

Hemen ez da politika altua egin, baxua baizik, txikia, itxia, lokalista, fragmentatua, menderatua eta kolonizatua. Hori aldatzeko zaplasteko kontzeptual bat behar du kasta politikoak.

Esan behar da, baita ere, erabakitzeko eskubideak ez digula independentziarik ekarriko. Gure soberania mendeetan zapuztu eta ukatu duen etsai politikoarekin (eta gure lurrean dituzten ordezkariekin) hitzartu behar baduzu erreferemduna, argi dago betoa jarriko diotela, edo eurek irabazi dezaketenean bakarrik emango digutela.

Independentzia ukatzen dizun sistema politiko batean parte hartzeak esan nahi du abiapuntutik bertatik uko egiten diozula independentziari.

Herri bat indartsua denean, independentzia aldarrikatu, ezarri eta defendatu egiten du; gero antolatuko du erreferenduma, konstituzio berria onartzeko.

Herri bat indartsua ez bada, ez du balio politika egiteko, eta erresistentziara dedikatu beharko du.

Independentziarako estrategian beharrezko osagaiak hauek dira:

– Historia ezagutzea, eta bere ondorioak, konkista, okupazioa, inperialismoa, biolentzia, kolonizazioa.

– Masa kritikoa sortzea, independentziaren desioa hedatuko duena.

– Tresnak: azpiegitura, finantzazioa, ideologia, teknologia, komunikazioa, behartzeko boterea.

– Subjektu politikoa eratzea.

– Botere legegilea (Asanblea Nazionala).

– Botere betearazlea (Gobernu Probisionala).

– Independentziaren deklarazioa.

Oso garbi izan (eta esan) behar dugu okupazio egoera batean gaudela, eta horrek eragindako baldintzak gainditu.
Mezu garbiak helarazi behar zaizkio jendeari, funtsean hiru hauek:

1-    Independentzia ona da.

2-    Independentzia lor daiteke.

3-    Independentzia da, herri baten antolamendurik gorena izateaz at, ondorengoei utz deizaiekegun herentziarik onena.
Hau guztia garatuko duen Ideia Politikoen Laborategia behar du urgentziaz Euskal Herriak.

(*) Pako Aristi idazlea da.



Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala2362
 
azala2361

2363 zenbakia.
2013ko martxoaren 31
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys