Xabier Reyren heriotza "erailketa politikoa" dela salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak

  • Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak erailketa politikotzat hartu du Xabier Rey Urmenetaren heriotza. "Doluminik zintzoenak" ere helarazi dizkie haren senide eta lagunei. Irakurri segidan komunikatu osoa:

ARGIA @argia
2018ko martxoaren 07a

"Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere haserrea eta tristura agertu nahi du Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa bere ziegan hilda agertu eta gero, eta bere dolumin zintzoenak helarazi nahi dizkie haren senide eta lagunei.

Era berean, Xabierren heriotza Espainiako Estatuak bultzatutakoa dela salatu behar dugu eta, ondorioz, erailketa politikotzat hartzen dugula. Espainiako kartzela orotan preso politikoei ezartzen dizkieten bizi baldintzak batere samurrak baldin ez badira, Puerto III-ko kartzelakoak gogorrenetan gogorrenak dira. Gogorarazi behar dugu Puerto III-ko kartzela benetako sarraski gunea izan dela ireki zuten une beretik, eta euskal preso politikoekin esperimentatzeko erabili egin dutela hasieratik. Ezarritako erregimena sobera ezaguna da bere gogortasunagatik, eta bertako kartzelariak bere jarrera militante faxistagatik. 2010eko maiatzean Arkaitz Bellon elorrioarra (gerora Puerto I-ean hilik agertu zena) jipoitu egin zuten.

Ezagunak dira Arantxa Zuluetari ezarri zioten erabateko isolamendua eta Iñaki Bilbao 'Txikito'-ri berrikiago ezarritako lehenengo graduaren lehenengo fasea (dagoeneko kendu diotena), espetxean ezar daitekeen egoerarik murriztaileena. Gaur egun Iñaki isolamendu moduluan mantentzen dute oraindik (2007tik dago modulu horretan), Frantziatik estraditatu berri duten Jon Bienzobas bezala. Azkenengo honi ere lehenengo graduaren lehenengo fasea aplikatu diote Puerto III zapaldu bezain pronto.

Hasieran esan bezala, Xabier Rey Espainiako Estatuak erail du gure herriaren aurka mantentzen duen gerra kamuflatuan. Euskal Herrian ez dago bakerik, eta ez da bakerik izango preso, iheslari edo deportatu politiko bakar bat gelditzen den bitartean. Euskal Herrian ez da bakerik izango langileriaren esplotazioak eta frantziar zein espainiar okupazio inperialistak dirauten bitartean.

Ez luke esaldi errazen garaia izan behar, ezta iraultza urrunen kontakizun erromanikoena ere. Itxura emateak ekinbideari aurrea hartu dion garaiotan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gaur, atzo eta bihar bezalaxe, borroka garaia dela azpimarratu nahi du. Errepresaliatu politikorik gabeko Euskal Herri aske bat lortu nahi dugularik, borrokarako deia egin nahi dugu berriz ere, soilik borrokatuz lortu ahal izango ditugulako gure helburuak. Estatuei gerra beti! Agur eta ohore, Xabier!"

Kanal honetan artxibatua: Euskal preso politikoak

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
Euskal preso politikoen egoeran aldaketak iradoki ditu Pedro Sanchezek

Presidente bezala eman du bere lehen elkarrizketan Euskal Herriko eta Kataluniako preso politikoen egoeraz hitz egin du Espainiako Telebista publikoan.


Presorik gabeko sanferminak aldarrikatzeko manifestaziora deitu dute

Bada garaia. presorik gabeko sanferminak leloa dauka uztailaren 4rako, 19:00etan, autobus geltoki zaharretik, Kalera Kalerak deituriko mobilizazioak; orain 40 urteko sanferminetan erabili zuten esaldi berbera da.


2018-06-17 | ARGIA
1.500 pertsona manifestatu da Baionan, Esnal, Haranburu eta Parot anaien alde

Egun bat gehiagorik ez lemari atxikiak, ehunka lagunek bat egin zuten Lapurdiko hiriburuko karriketan. Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor preso lapurtarren baldintzapeko askatasuna eskatu zioten Macronen gobernuari ozenki.


2018-06-14 | ARGIA
Asier Ezeiza preso hernaniarra Mont-de-Marsan espetxera hurbildu du Frantziako Gobernuak

Tarascon kartzelan izan da Asier Ezeiza azken urtea, bere sorterritik 750 kilometrora, eta orain Mont-de-Marsenera aldatu dute Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez.


Eusko Legebiltzarrak kartzela-politika aldatzeko eskatu du, PSEk ere babestuta

EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuta eta EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen zuzenketekin, espetxe politika aldatzeko eskatu du EAEko Legebiltzarrak.


2018-06-04
Espetxe politikaren aldaketa sustatzeko Orain Presoak ekimena aurkeztu dute

Orain Presoak ekimena aurkeztu dute espetxe politikaren aldaketa bultzatzeko hainbat pertsona ezagunek sinatutako idatziarekin. Manifestua zabaltzeaz gain urriaren 20rako mobilizazi bat iragarri dute Bilbon.


2018-05-29 | Euskal Irratiak
Bagoaz mugimenduak manifestazio handi bat deitzen du ekainaren 16an

Manifestazio bat antolatzen du Bagoaz mugimenduak ekainaren 16an, Frédéric Txistor Haranburu, Jakes Esnal eta Unai eta Jon Parot euskal preso politikoen askatasuna galdetzeko.


2018-05-22 | ARGIA
Futbol 7 Hendaian: preso eta iheslarien aldeko ekitaldia

Urtero legez, preso eta iheslari politikoak sostengatzeko, Futbol 7 Txapelketa eginen da Hendaian. 15. edizioa abian dago jada. Maiatzaren 26an izanen da, datorren larunbatean, Hendaiako Ondarraitz Errugbi zelaian.


Zuek zarete terroristak

Pasa den ostegunean Espainiako Audientzia Nazionalak hamarnaka preso politiko ohiren kontu korronte eta ondasunen aurkako operazioa abiatu zuen. Dirua, autoak eta higiezinak bahitu zituen eta pertsona askoren bizitza izorratzeko urrats errepresibo handia eman zuen (operazio honen barnean daudenena eta etorkizunekoetan egongo direnena).


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude