Usansoloko herri galdeketari trabarik ez ipintzeko eskatu dio EH Bilduk Bizkaiko Aldundiari

  • Usansoloko Erreferendumerako Talde Eragileak irailaren 4an Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Aldundiari egindako eskariarekin bat egin du EH Bilduk. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bilakatzeari buruzko herri galdeketa deitu dute azaroaren 23rako, eta koalizio abertzaleak kontsulta hori erraztu dezan galdegin dio herrialdeko gobernuari.


2014ko irailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 13:26
Usansoloko Erreferendumerako Talde Eragileko zenbait kide, eskaria egin zuten egunean. (Arg.: UETE)

1988an abiatu zen Usansolo Galdakaotik bereizteko prozesua. “Bada garaia auziari konponbidea emateko”, adierazi du Irune Sotok, BBNNetako EH Bilduren bozeramaleak. Sotok salatu du nola EAJk hala Bizkaiko Aldundiak ez dutela gai honentzat egiazko konponbiderik.

“Lurralde Mugapen Mugapeen Araua moldatu zuten iaz, Usansoloko herritarren nahiari ate guztiak ixteko asmoz”, esan du EH Bilduko batzarkideak. Izan ere, lege moldaketa horrek debekatu egiten du Bizkaian udal gehiagorik sortzea. Azkena Ziortza-Bolibar izan zen, orain dela ia hamar urte Markinatik banatu eta gero. Usansolo udal bihurtzearen aldekoek –Usansolo Herria taldeak, batik bat– argudiatzen dute iazko lege aldaketa batek ez liokeela eragin behar orain 25 urte baino gehiago abiarazitako prozesuari.

Espainiako Estatuak Kataluniarekiko duen jarrera bera Usansolorekiko izatea leporatu die EH Bilduk Aldundiari eta EAJri. Erabakitzeko eskubidea udal mailan ere errespetatu beharreko printzipioa da, adierazi dute. Aldundiak ez dio oraindik erantzun Usansoloko Erreferendumerako Talde Eragileak mahai gainean jarritako eskariari.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko politika
Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


2024-02-02 | Uriola.eus
Bizkaiko Diputazioko garbiketa langileek, lan baldintzen berdinketa helburu

Garbiketa langileek mobilizazioa egin zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, haien egoera salatzeko.


Urdaibaiko Guggenheimen proiektuak 40 milioi euro jasoko ditu Madrildik

Bizkaiko Foru Aldundiak akordioa sinatu du Espainiako Gobernuarekin diru-laguntza jasotzeko. Urdaibain "garapen iraunkorreko jarduera bereziak" bultzatzea du itunak helburu, foru erakundearen esanetan. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak museoaren... [+]


2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuak Usansolo Galdakaotik bereiztea errefusatu du

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du eskaera, ez duela gutxieneko biztanle kopurua (5.000) argudiatuta. Kudeaketa batzordeak, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak erabakiaren kontrako errekurtsoa jarriko dute.


Eguneraketa berriak daude