Txema Gisasola Mondragoneko presidenteak dimititu egin du

  • Fagor Etxetresna Elektrikoen porrotak eta Eroskiren finantza arazoek eraginda, Txema Gisasola Mondragon Taldeko Kontseilu Orokorreko presidenteak dimisioa aurkeztu du Batzorde Iraunkorrean. Korporazioak bere etorkizunaz hausnartzeko epe bat zabaldu du.


2014ko urtarrilaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Txema Gisasola (argazkia: Deia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gisasolak “arrazoi pertsonalak” argudiatu ditu dimisioa aurkezteko, baina testuinguru oso zailean eman du pauso hori, Fagor Etxetresna Elektrikoak (FEE) likidatzeko zorian direnean eta Eroski bere zorrari aurre egin ezinik dabilenean, hain zuzen. Mondragonek Batzorde Kudeatzaile baten esku utziko ditu oraingoz presidenteak zituen zereginak eta ez du presidente berria aukeratuko "proiektu berria definitzen" ez duen bitartean.

Txema Gisasola (Zumarraga, 1962) 1987an hasi zen lanean Fagorren eta 2006 urtean kooperatiba horretako zuzendari izatera heldu zen. 2012an Mondragon Taldeko Kontseilu Errektoreko presidente izendatu zuten. FEEn zuzendari gisa aritu zen urteetan egindako kudeaketagatik kritika zorrotzak jaso ditu.

Informazio gehiago:

Fagor Etxetresnen krisiaz gehiago jakiteko kontsultatu gure kanala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mondragon Korporazioa
Eguneraketa berriak daude