Torturak Espainiako Estatuan: inpunitatearen zenbakiak

  • Poliziaren tratu txarrengatik eta torturengatik 6.621 salaketa bildu ditu Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak azken hamar urteetan Espainiako Estatuan. Justiziak, ordea, 752 kasu baino ez ditu kondenatu denbora tarte horretan.


2015eko otsailaren 05an - 15:33
Azken eguneraketa: 2015-02-06 16:20:44
752 kasu soilik kondenatu ditu Espainiar Justiziak azken hamar urteetan. (Argazkia: aporrea.org).

Hego Euskal Herrian, 504 atxiloketa inkomunikatu egin dira 2004. urtetik hona eta atxiloketa horietan, torturengatik aurkeztu diren salaketa kopurua 340koa da. Horrenbestez, atxiloketa inkomunikatua izan dutenen %67k salatu ditu torturak Hego Euskal Herrian.

Euskal Herritarren aurka, eraso fisikoak baino gehiago

“Hego Euskal Herriko tortura kasuak oso desberdinak dira Espainiako Estatuko beste kasuekin alderatuz gero”. Hori adierazi dio Pau Perezek, Espainiako Torturaren Prebentziorako Mekanismo Nazionaleko aholkulariak, Publico egunkariari. “Euskal Herrian praktikatzen den tortura entrenatua da, hotza. Atxilotua nahasten, iraintzen eta lotsarazten dute bertan”. Eraso fisikoetatik harago doan jazarpena nabarmendu du Perezek.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak sei aldiz zigortu du Espainia honelako salaketak behar bezala ez ikertzeagatik eta espainiar polizia-etxeetan ere, torturaren presentzia agerikoa dela dio Amnistia Internazional taldeak.

Espainiako Auzitegi Goreneko Joaquin Jimenez epailearen ustetan, terrorismoa leporatzen den kasuetan ere torturak zigorgabeak ez direla erakutsi du Espainiar Justiziak. Beste askoren artean, ordea, auzitan dago oraindik Unai Romanoren kasua. Artxibatu egin zuen Espainiak Romanok atxilo-aldian jasandako torturengatik jarritako salaketa eta orain, Estrasburgon dagoen Europako Giza Eskubideen Auzitegia ari da kasua ikertzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude