Soziedadeak, aldaketa garaian?

  • Soziedaeetako bazkide egiteko, asko itxaron behar izaten zen lehen; kasu batzuetan, urteak ere bai. Orioko San Juan Elizpek gutuna argitaratu zuen aurreko Karkaran, zerrendan sartzeko lekua zutela adieraziz. Gizartea bezala, elkarteak ere aldatzen ari ote dira?

Karkara Orio eta Aiako orainkaria
2017ko martxoaren 02a

Irungo elkarte batean, lasai zeuden afaritan koadrila ezberdinak. Kafeak ateratzearekin batera, puru pare bat piztu zituzten bi lagunek. Alboko mahaian hiru bikote zeuden, beren haurrekin, lasai, postrea bukatzen. Hauetako batek, erretzaileari kargu hartu zion, ume txikiak zeudela eta, mesedez, ez erretzeko eskatuz. Honek, ezetz, gaua jada ondo sartuta zegoela, eta ez zuela kafea pururik gabe hartuko. Hara, liskar txikia.

 

Egun gutxira, erretzaileak kexa sartu zuen batzordean, afalostean izandako aferaren harira. Erabakia: iluntzeko bederatzietatik aurrera, haurren sarrera debekatu zuten, gehiengoak hala nahita. “Soziedadea hori duk!”, esan du berehala elkarrizketatu  batek. Arazo batekin joan, eskua altxa, eta bazkide kopuru handienak agintzen duena betetzea. Kontsentsua. Erraza dirudi horrela esanda. Erraz ere, esan egiten da, urtean 12.000 sagardo botila husten zituztela San Juan Elizpen, hamarkadak atzera.  Muskulu Harriakoen arabera, kirol portuko elkarte berria, eurak 2.500 inguru.

 

Eztarritik pasatako sagardo litro kopuruak, modu esajeratuan, lagun dezake elkarteen panoramak izandako aldaketaren ideia txiki bat egiten. “Bazkideen itxaron zerrendetan, lehen aldean, jende gutxi dago orain. Ni sartu nintzenean, 90.hamarkadan, tokatzen zen urteren bat edo beste zain egotea." Aldapan, irtetera zihoan bazkideak, plaza eskaintza onena egiten zionari saltzen zion. Diru gehien jartzen zuena, barrura. Gero, elkarteak salerosketa horretan etekina atera behar zuela adostu zen, eta irtetera zihoanak soziedadeari saltzen zion plaza, honek zerrendako lehenari eskaintzeko. Azken urtetan, elkarteren batek jaitsi ere egin du sarrera kuota, jendea erakartzeko. Gure Etxea-ren kasuan, zerrendan sartzeko zain 6 edo 7 lagun izatetik inor ez egotera pasa dira, hamar urteren bueltan.

 

Ordea, bada salbuespenik ere. Muskulu Harrian zerrenda luzea dute. “Instalazio berriak ditugu, eta lokalaren kokapena bera ere oso erakargarria da. Horregatik izango da, ziurrenik”.

 

Erabilera motan aldaketak

 

Bazkide kopuru eta profila baino, elkarteei ematen zaien erabilera aldatu da. Hori diote gehienek. “Lehen, ez zen harritzekoa koadrila jakin bat, larunbatero, mahai berean afaritan ikustea. Igandetan ere bai, hamaiketakoa egiten.  Orain jendea ibiltzen da, baina modu irregularragoan".

Soziedadeetan gertatzen ari dena, gizartean ematen ari diren ohitura aldaketen isla dela diote ia denek. "Aisiaren kontzeptua asko aldatu da,  azken bi hamarkadetan. Lehen jendeak joera handiagoa zuen asteburu eta jaiegunetan herrian geratzeko. Horrela, soziedadera joatearen plana oso eskura geratzen zen. Orain, gazteak, irrikatan egoten dira autoa edo furgoneta hartu eta hanka egiteko".  

Orion pizzeria dugu gaur egun, plater konbinatu edo bokatak jateko eskaintza zabala, eta etxeraino motoz janaria gerturatzen duen negozioa ere bai. "Orain dela hamarkada batzuk, kalean zerbait jaten geratzearena, ez zen hain ohikoa. Horren ordez, errazago jotzen zen soziedadera lagunekin, laneko jendearekin, familiakoekin ..."

Krisi ekonomikoak dezente urratu ditu patrikak, batik bat gazteen kasuan, eta soziedadeetan jatea, betidanik atera da moduz. Diru eskasia horrek, nolatan ez du lagundu, bada, jendea elkarteetara gerturatzen? "Lana egin behar delako!", erantzun digute zorrotz. "Gehiago edo gutxiago, beti du lan pixka bat mokadurik sinpleena ere prestatzeak. Eraman behar diren osagaiak adostu, prestatu, jan ondoren mahaia txukundu, kontuak egin, ...". 

 

Denbora falta?

 

Azkar bizi gara gaur egun. Geroz eta mezu laburragoak bidaltzen dizkiogu elkarri, interneterako konexioa moteltzeak eguna mikazten digu, eta autobusaren zain egondako 5 minutuak, galdutako denbora dira. Soziedadeen esentziak, bete-betean egiten du talka daramagun bizi erritmo zoroarekin. "Hori da ba ona. Soziedadera lasai joan behar da, patxadaz. Sukaldean jardun bitartean, zerbeza batzuk ireki eta lagunekin hizketan egotera. Jakiak prestatzen, ohikoa da koadrila edo jenerazio ezberdinetako jendea elkarri laguntzen ikustea. Jan ere halaxe egiten da, lasai, kontuak esanez. Eta zer esanik ez: bazkal edo afalondoko berriketa, kantu eta algaretarako, ez da leku hoberik".

Elkarteak sortu zituzten herritarrak gora doaz adinean, eta ondorengo jenerazioek ez dituzte hain bere sentitzen lokalak. "Argi dago, militantzia puntu bat galdu da. Soziedadeak sortu zituzten herritarrek, orain 70 edo 80 urtetik gorakoak asko, lotura emozional handia dute eurekin. Guri, giltza pasa digute eta kito, dena eginda jaso dugu. Bazkide izateak ez digu sentimendu berezirik sortzen".

 

Elkarte bakoitza, mundu bat

 

Denek azpimarratzen dute, soziedade bakoitzak ekosistema propioa duenaren ideia. Guztiek dituzte berezitasunak, baina baita gauza komunak ere: Orion, elkarte guztietan dute emakumeek bazkide izateko eskubidea, Aldapan izan ezik. "Bai, horretan nahikoa zurrunak izan gara, tristea da. Espero dut etorkizun laburrean konpontzea", esan digu bertako elkarrizketatuak.

Falten kontua ere, elkarte denetan errepikatzen da. "Hori soziedadeen anatomiaren zati da. Beti egongo dira hor. Buruko mina baino, malaletxea sortzen dute! Batzuetan izan daiteke deskuidua, sukaldatzeko erabili den atun potea edo olibak ez apuntatzea. Baina sei ginebra botila...". Diruagatik baino, izorratzeko egiten omen dira horrelakoak. "Ozpinez betetako likore botilak ere topatu izan ditugu ...".

 

Jendea, ez dakigu. Saltsarik behintzat, ez zaie berehalakoan faltako.

 

Albiste hau Karkarak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.      

Kanal hauetan artxibatua: Aisialdia  |  Matxismoa

Aisialdia kanaletik interesatuko zaizu...
"Mingaina dantzan" kanpaldia
Gaztetxoek euskaraz gehiago egiteko erremintak esperimentatzen

2017ko uda, Mundaka. Mingaina dantzan udalekuak antolatu zituzten Eusko Jaurlaritzak, Ebete hizkuntza-aholkularitza enpresak eta Ttakun Kultur Elkarteak. Helburua: 13-14 urteko gaztetxoek euskaraz ahalik eta gehien egitea. Baziren beste bi helburu ere: nerabeek ondo pasatzea eta erabilera areagotzeko tresnen baliagarritasuna probatzea. Nerabeak poz-pozik itzuli ziren etxera eta antolatzaileek esperimentua errepikatzea erabaki zuten. Uztailean Berrizen elkartuko dira gaztetxoak eta begiraleak.


2018-05-02 | Miren Osa Galdona
Joko-aretoak Gasteizen: prekarietatea, dudazko aisialdi eredua eta auzoak kaltetuta

Gaur egun 27 joko-areto daude Gasteizen eta urte amaierarako beste bost areto zabalduko dituztela jakin berri da asteotan. Judimendiko Gazte Asanbladak euren auzoan dagoen aretoa aztertu du hainbat hilabetez; horrelako espazioek zelako aisialdi eredua eskaintzen duten, zein bezero joaten den eta langileek dituzten lan baldintzen berri izateko. Azterketaren emaitzek espazio horietan egon ohi den errealitate iluna azalerazi dute.


Eraldatutako hainbat jolastokiren esperientzia jaso dute "Patioa denona da" liburuan

"Espazioaren transformazioa aitzakia besterik ez da jolastokiko dinamikak aztertu eta aldatzeko". Filosofia horrek gidatuta, 2014tik hainbat ikastetxe laguntzen aritu da Elkartoki ekimena, jolastokiak birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan. Bidean ikasitakoa eta sortutako zalantzak liburu batean bildu dituzte orain: Patioa denona da.


2018-04-03
"Munduko haurtzarorik onena izan nahi baduzu, etorri Euskal Udalekuetara"

40 urte baino gehiago sortu zen proiektua da Euskal Udalekuak.


2018-03-16 | Anboto
4.000 metro koadroko aquaparka eraiki nahi dute Iurretan

Proiektuaren sustatzaileak egitasmoa gauzatzeko aurreproiektua aurkeztu du Iurretako udaletxean. Bost igerileku, txirristak eta olatu artifizial bat egongo lirateke Ibarretxe kultur etxearen alboan zabaldu gura duten aquaparkean. Ez litzateke iraunkorra izango, uda sasoirako bakarrik baizik.


Jolas librearen garrantziaz jardunaldiak egingo dituzte

"Jolas librearen bidez haurrak bere nahi eta beharretatik abiatuz norbere burua eta mundua askatasunez deskubritzen duelako", jolas librea ardatz duten jardunaldiak antolatu ditu Txatxilipurdi haur eta gazteen aisialdi taldeak. Gogoeta eta praktika uztartzea da asmoa.


Jolasean, irabazten uzten diozu haurrari?

“Jolasaren bidez, irabazten eta galtzen ere ikasten du umeak, eta gauza handia da hori. Haurrarekin jolasten duzunean, ez galdu nahita! Babesten ari zarelakoan, kontrakoa egiten ari zara: galtzen duenean, gehiago ikasten du irabazten duenean baino”, irakurri diot mahai-jolasetan aditu den Oriol Comasi, eta zalantza geratu zait.


Mehatxuak mehatxu, emakume bideojoko-zaleen topaketek badute data

Emakumeei bakarrik zuzendutako jardunaldiak izateagatik hainbat gizonen boikot eta eraso mehatxuak jaso ostean, bideojokoak eta generoari buruzko Bartzelonako topaketak bertan behera utzi zituen enpresa kudeatzaileak. Marina Amores egitasmoaren bultzatzaileak ez du amore eman.


2017-07-16 | Estitxu Eizagirre
Urretxindorra proiektua
Gazteak ume migranteei bidea errazten

SOS Arrazakeria elkarteak 3. ikasturtez Urretxindorra proiektua eraman du aurrera: jatorri atzerritarreko 10-14 urte arteko ume banarekin astean hiru ordu eman dituzte 28 gaztek, borondatez, aisialdia partekatuz. Migrazio prozesua bizi duen umearen “motxila” arintzen laguntzen duela kontatu digu Loira Manzani SOS Arrazakeriako kideak, eta “proiektua aldebiko onuraren isla dela” azpimarratu digute tutoretza lan horretan boluntario aritu diren Aitor Martín... [+]


2017-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lehen aldiz egingo dira Gazte Udaleku Feministak, modu autoantolatuan

Irailaren 1etik 4ra Ozaetan egingo dute Gazte Udaleku Feminista, "une formalak eta informalak partekatzeko eta neska gazteen ahalduntze kolektibo zein pertsonala indartzeko". 100 laguntzentzat dago lekua eta izena emateko epea zabalik da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude