Zaldibiako plaza auzolanean eta begirada berriak txertatuz ari dira diseinatzen

  • Herritarrak inplikatuz eta Arkitekturako ikasleen laguntzaz, bizilagun guztiak kontuan hartuko dituen plaza ari dira diseinatzen Zaldibian. Hilero arlo bati eskaintzen diote tartea: zaintzaren arkitektura landu eta espazioa ikuspegi feministatik aztertu ostean, haur eta gazteek plaza nola erabiltzen duten behatu dute apirilean, pixkanaka pistak hartu eta etorkizuneko plaza denen artean eraikitzeko: “Esperimentu bat da”.

Argazkia: Zaldibiako Udala

2022ko maiatzaren 10an - 12:24

Halaxe azaldu du Xotil Natke Arkitektura irakasleak: “Esperimentu bat da, ea kapazak garen orain arte arkitektura bulegoetatik diseinatu ohi duguna, hegemonia deitzen dugun hori, hautsi ahal izateko eta auzolanean egin ahal izateko”. Bi urtez luzatuko den prozesuan, plaza esperimentazio gune bihurtu eta herritarrek izango dute protagonismoa, Eztitxu Mujika Zaldibiako alkatearen hitzetan: “Herritarrak inplikatzea eta herritarren jakintza lehen lerroan jartzea da helburua, Arkitektura ikasleek oinarri hori izan dezaten”.

Joan den otsailean zaintza tailerrak egin zituzten eta martxoan feminismoari lotuak, arlo horiek aintzat izango dituen plazak nolakoa behar duen gogoetatzeko. Oraintsu, haur eta gazteen txanda izan da: inguruko denda eta lantegietatik lortutako materiala plazan utzi (gurpilak, bobinak, kaxak, oihalak, oskolak, txapak…) eta zerekin, non eta nola jolasten duten aztertu dute. “Plaza ere jolasteko izango baita, baina ez betiko moldean”, dio Natkek. Adibidez, mahai eta eserleku batzuk jarri eta plazan non kokatuko dituzte haur eta gazteek? Nola erabiliko dituzte? Halakoak pistak dira, gero plaza egoki diseinatzeko.

Maiatzean osasun komuna da gaia eta ekainean espazio burujabeak. “Ertzetik erdira, espazio sorkuntza auzolanez” ekimena aurrera doa urratsez urrats, eraikitzeko beste modu bat praktikara eramatea xede.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2024-02-29 | Estitxu Eizagirre
Nola elikatu hiriak?
Hiriko parkeetan zergatik ez fruta arbolak eta barazkiak landu zuzenean biztanleentzat?

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


2024-01-04 | ARGIA
6.486 donostiarrek ezezko botoa eman diote Basque Culinary Center Gros eta Uliako parkeetan ezartzeari

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.


2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude