Euskarazko rol jokoak ez dira asko. Euskaraz aritu nahi duten jokalariak badira, ordea. Eneko Azedo da horietako bat. Jokalaria ez ezik, ‘Adur’-en sortzailea ere bada, euskal mitologiako pertsonaiak ardatz dituen jokoarena eta haren liburuarena. Ostiralean aurkeztuko dute, Twitch-eko ‘River Rock’ kanalean, 22:00etan.
Hiru eta sei lagunen artean jolas daiteke, online ere bai. Euskal Herriko Erdi Aroan girotua, laminak, Mari, jentilak... gorpuztuko dituzte jokalariek, bidean aurkituko dituzten erronkak gainditzea helburu. Adituek zein hasiberriek jolasteko modukoa da.
Helburua da, batetik, rol jokoetan euskaraz aritzea; eta bestetik, historia eta mitologiari buruzkoak “era dibertigarriago batean ikastea”, Azedok dioenez, Berria-ko kazetari Ane Insaustik egindako elkarrizketan. “Historia testuliburuen bidez ikastera ohituta gaude, zerbait estatikoa da; eta, jokoaren bidez, mundu horretan sartu eta bizi egiten duzu garai hartako egoera”.
Zer da ADUR?
— ADUR rol jokoa (@AdurJokoa) May 19, 2021
Hor doa haria:
Jokoa, 1990. hamarkadakoa
Adur jokoak 1990. hamarkadan ditu erroak. Orduan sortu zuen Azedok, lagunekin aritzeko: “Garai hartan, rol jokoak ez ziren oso ezagunak, oso jende gutxi ibiltzen ginen jolasean. Azkenaldian, jendea rol jokoak ezagutzen hasi da, zabaltzen ari dira, eta ni aspaldian asmatutako jokoa idaztera animatu naiz”, dio, liburua hizpide.
Geroz eta gehiago dira rol jokoetan euskaraz aritzen direnak. Horren erakusgarri da, esaterako, 40 bat lagun biltzen dituen @rolariak Telegram kanala, eta iaz antolatu zuten Rolaldia, 80-100 lagun bildu zituena.
Finantzaketa kanpaina
Maiatzaren amaiera aldean, finantzaketa kolektiboko kanpaina abiatuko dute Itsulapikoa.eus plataforman, eta jendea animatu nahi du ekarpena egitera: Ekarpena egiten dutenek jokoaren ale bat jasoko dute trukean.
Bazirudien eguna ez zela inoiz helduko, baina https://t.co/cIwghZVpo8 -eko diru-bilketa hurrengo astean hasiko da! Maiatzak 21ean, ostirala, zuzeneko txiki bat egingo dugu kanpainaren aurkezpena egiteko. Bertan liburuaren azala eta txanponen diseinua aurkeztuko ditugu, ez galdu! pic.twitter.com/LpdcQnBxSr
— ADUR rol jokoa (@AdurJokoa) May 10, 2021
Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025
--------------------------------------------------------------
Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]