Sexu erasoa Iruñean: protesta egin dute astelehen arratsaldean

  • Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean 20 urteko emakume bati sexu erasoa egiteagatik. Protestak deitu dituzte astelehenean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 16an - 10:44
Duela bi aste izandako beste sexu eraso bat salatu zuten Donibaneko bizilagunek (argazkia: @IbaiRip).

Udaltzaingoak jakinarazi du larunbatetik iganderako goizaldean izan dela erasoa, kalean. Dei bat jaso zuten udaltzainek Donibaneko San Roke kalean sexu eraso bat gertatzen ari zela jakinaraziz, eta bertara joan ziren poliziak. Han zen erasoa jasan zuen neska, 20 urtekoa, beste lagun batzuekin.

Herritarrek erasotzaileetako bat atxikia zuten eta erasotzaile horrek eman die bestearen deskribapen fisikoa. Auto artean ezkutatuta zegoen, gertuko kale batean. Ondoren atxilotu zituzten bi gizonek 26 eta 21 urte dituzte.

Eraso hori salatzeko elkarretaratzea eginen dute astelehenean Golem zinematokietan dagoen Tramontana monumentuan. Arratsaldean izanen da protesta, 17:00etan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude