Sestaoko ACB altzairutegiak etxera bidali ditu bere 400 langileak bi hilabetez

  • Krisiak eraginda, ArcelorMittal multinazionalaren esku dagoen ACB Sestaoko altzairutegi historikoak ateak itxiko ditu bi hilabetez. Horrenbestez, bere 400 langileak etxean geratuko dira behin-behineko Enplegua Erregulatzeko Espedienteak (EEE) eraginda. Lantegiak ez du sekula hain denbora luzez bere produkzioa gelditu, baina enpresako arduradunen arabera eskaeraren “hondoratzeak” neurri hori hartzera behartu ditu.


2011ko irailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57

Bi hilabete barru erabakiko dute "lanari ekin edo ez". Langileek azaroan eta abenduan euren langabeziatik ordainduko dute soldataren zati bat eta beste zatia enpresak jarriko du, sindikatuekin lortutako akordioaren arabera.

Sestaokoa ez da multinazionalak itxiko duen lantegi bakarra, Belgikan, Frantzian, Espainian, Luxenburgon eta Alemanian dituen hainbat faktoria ere itxiaraziko ditu denbora batez. ArcelorMittallek 310.000 langile ditu mundu osoan eta Euskal Herriko siderurgia sektoreko talde garrantzitsuena da; bertan dituen hamar lantegiek 3.500 laguni ematen diete lana. Altzairuen sektoreak birmoldaketa sakona jasan du 1980ko hamarkadatik eta pixkanaka atzerriko enpresa handien esku geratu da.

Sektoreak 2008tik aurrera gorabehera handiak izan ditu finantza krisiarengatik eta ekonomiaren atzerakada berri baten lehen zantzuak sufritzen hasia da jada –ArcelorMittal-ek bere balioaren %57a galdu du Madrilgo burtsan–. Batez ere, eraikuntzarako gaiak produzitzen dituzten lantegiak dira kaltetuenak. Zentzu horretan, Azpeitia eta Lasaoko Corrugados lantegien geldialdiak Pasaiako Portuaren trafikoa baldintzatu duela onartu zuen herenegun Lucio Hernando Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteak. Zehazki, fabrika horietara doan txatarra 1.000.000 tonatik 187.000 tonara pasa da eta ondorioz Pasaiako Portuko merkantzien garraioa %7 jaitsi da.

Ezkerraldean 8.000 langabe gehiago

Bestalde, atzo Bilbo Ezkerraldeko hainbat kolektibo eta sindikatuk antzerki-parodia bat egin zuten Babcock & Wilcox enpresaren aurrean. BWk gaur itxi behar zituen ateak betirako, hala iragarri zuen, baina azkenean beste bi hilabetez mantenduko du lantegia zabalik, oso langile gutxirekin bada ere. Berri Otxoak taldeak, LABek, ELAk, STEE-EILASek, CGTk eta CNTk salatu dutenez, Ezkerraldearen egoera tamalgarria da, lantegien itxierak eta EEEak ugaritu egin dira azkenaldian eta langabezia tasa %19koa da. Azaldu zutenez, krisia hasi baino 8.000 langabetu gehiago dago eskualdean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
2024-09-04 | ARGIA
Langabezia igo egin da abuztuan, behin-behinekotasunaren adierazle

3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.


2023-09-07 | Euskal Irratiak
Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen “iruzurra” salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-02-14 | Gedar
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona

Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


Dimisio handia? Ez, prekarizazio handia

Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan... [+]


2023-01-03 | ARGIA
Langabezia ez da espero bezala jaitsi azken hilabetean Hego Euskal Herrian

Salerosketa eta mugimendu handiko garaia izanagatik ere, azaroan baino 88 langabe gehiago zeuden erregistratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan joan berri den abenduan. Nafarroan, berriz, 117 langabe gehiago.


Interes-tasen igoera: “Langabezia handitu dezake, baina egin behar duguna egingo dugu”

Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]


2022-07-04 | Leire Artola Arin
Sindikatuek ohartarazi dute langabeziak behera egin arren prekaritateak gora egin duela

Hego Euskal Herrian 2.423 langabe gutxiago daude ekainean SEPE Espainiako enplegu erakundearen arabera, eta duela bi urte baino 42.000 langabe gutxiago. Halere, LABek eta ELAk salatu dute enpleguaren kalitateari eta nolakotasunari erreparatuta datuak ez direla onak.


Espainiak langabezia gehien duen Europar Batasuneko estatua izaten jarraitzen du

Langabezia orokorrean eta gazte langabezian Europar Batasuneko datu okerrenak ditu Espainiak, eta Frantziak, berriz, laugarren datu okerrenak.


David Moore errege ezkontzaren itzalean

Liverpool (Erresuma Batua), 1981eko uztailaren 28a. David Moore 23 urteko gaztea Toxteth auzoko kaleetan zebilen, lagunekin geratuta zegoelako. Falkner Square ingurua  sutan zegoen eta polizia protestariak sakabanatzen saiatzen ari zen. Baina inor gutxi zegoen Toxtetheko... [+]


2021-12-24 | Roser Espelt Alba
Langabeziaren jaitsierak ez du zertan berri ona izan

Azaroan okupazio-datu errekorrak erregistratu dira Espainiako Estatuan: 61.768 langile gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta (serie historikoko daturik altuena), eta langabezia pandemiaren aurreko zifretara jaitsi da (3.182.687 pertsona). COVID-19ari aurre egiteko ezohiko... [+]


2021-04-06 | ARGIA
Beste 494 pertsona sartu dira martxoan langabezian Hego Euskal Herrian

Denera 172.508 dira martxo bukaeran Hego Euskal Herrian langabezian dauden lagunak, otsailean baino 494 gehiago. Nafarroa da langabeziak behera egin duen lurralde bakarra, baina Nafarroa da baita ere 2020an langabe gehien pilatu dituena.


Eguneraketa berriak daude