Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

  • Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek sentitu du aktibitate apaltze bat urte hastapen honetan. Langabezia aldiz ez da sekula hain apal izan iparraldean %5,8koa da.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 7an - 07:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Paradoxikoki langile kalifikatu eskasiaz Industriak sufritzen du. BTP edo eraikuntza eta herri-lanen sektorean aldiz neurgailuak negatiboan ziren urteko lehen hilabeteetan. Galderak azkar beheiti egin duela sentitzen dute sektore horretako aktoreek.

 


Langabezia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.