Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

  • 144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


2023ko otsailaren 3an - 12:45
Azken eguneraketa: 15:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta langabetu gehienak emakumeak eta gazteak dira. Urtarrilean 2.495 pertsona langabe gehiago zenbatu dituzte; hala, egun 144.903 dira langabezian dauden pertsonak, horietatik %60 emakumeak. Hauen langabezia %58,2ra igo da; gizonena, berriz, %41,7ra murriztu. Gazteen artean, berriz, %5 igo da langabetu kopurua, batez bestekoa baino hiru aldiz gehiago. 

Abenduan langabeziak pixka bat behera egin bazuen ere, Gabonetako kanpaina amaitzeak eragina izan du. Zerbitzuen sektorean nabarmen igo da lanik gabe dauden pertsonen kopurua; gainerako sektoreetan, berriz, behera egin du langabeziak.

Horrez gain, urtarrilean egin diren kontratuen %74 behin-behinekoa izan da. LABek salatu du "sortu eta deuseztatzen" den enplegu hori "ezegonkorra eta prekarioa" dela, eta Ipar Hegoaren Ikusmiran txostenaren arabera, bi langiletik bat "egoera prekarioan" dagoela. ELAk ere salatu du urtarrileko datuek "prekarietatearen errealitate gordina" erakusten dutela. "Ziurgabetasun egoeran gaude, aurreikuspen negatiboak baititugu datozen hilabeteetarako, eta horrek eragina izango du enpleguan".


Langabezia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.