2022-07-04 10:38
SEPEren datuen arabera, ekainean 2.423 pertsona gutxiago daude langabezian, lanaldi partzialeko kontratazioak gora egiten ari dira eta erosteko ahalmena galtzen ari da

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur argitaratu ditu ekaineko enpleguari buruzko datuak. Hego Euskal Herrian 142.991 langabe daude, hau da, maiatzean baino 2.423 gutxiago. Nolanahi ere, langabezia tasak %11,5ekoa izaten jarraitzen du, Europar Batasuneko batez bestekoaren ia bikoitza (%6,1ekoa da). Nabarmentzekoa da, gainera, emakumeen langabezia tasa % 13,9koa dela eta gazteen langabezia tasa (25etik beherakoak) %17,9koa.

Kontratazioari dagokionez, aurten egindako 10 kontratutik 8 aldi baterakoak izan dira, eta mugagabeen artean gehitu egin dira lanaldi partzialean egindakoak eta aldizkako kontratu mugagabeak (urtean denboraldi batean bakarrik lan egitea dakar). Horren erakusle da Estatuan iazko ekainean lanaldi osoko kontratu mugagabeak 10etik 6 izan zirela eta aurten 10etik 4. Horri gehitu behar zaio erosteko ahalmena galtzen ari dela: inflazioa ekainean % 10,2koa izan den bitartean, soldatak % 5,1 igo ziren EAEn eta % 3,8 Nafarroan maiatzean. Beraz, kontratazio berrien prekarietatea handitzen ari da.

Errealitate horri enplegurik gabeko pertsonek pairatzen duten prekarietatea gehitu behar zaio: langabezian izena emanda daudenen % 55,6k ez du langabezia prestaziorik kobratzen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.